Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola.
Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible izan dadin egunerokoan egindako lanagatik, langileei, familiei eta ikasleei.
Azken hauei taldean lan egiteko gaitasuna garatzearen garrantzia adierazten diegu, baina bizitzako beste alderdi batzuetan bezala, honetan ere adibide on bat ematea dagokigu. Eta horrelako errekonozimenduek, egiten dugula bermatzen dute.
Sakondu nahi izanez gero, Forbeseko hezkuntza-zentro onenen rankingerako sarbidea, eta aste honetan komunikabideetan argitaratutako berriak uzten dizkizugu.
Zorionak guztioi eta aurrera!
Cinco colegios vizcaínos entre los 100 mejores de España, según Forbes
Estos son los cinco mejores colegios de Bizkaia, según Forbes
https://www.deia.eus/bizkaia/2024/03/15/mejores-colegios-bizkaia-forbes-8001744.html
Estas son las personalidades que estudiaron en los cinco mejores colegios de Bizkaia
https://www.deia.eus/bizkaia/2024/03/16/son-personalidades-estudiaron-cinco-mejores-8003451.html