Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Egin eta ekinen saria jaso dute ikasleek!

Bizkaiko Foru Aldundiak Egin eta Ekin programaren akzesitak eta sariak banatu ditu. Programaren helburua DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzea da eta, aurten, 19 ikastetxetako 766 ikaslek parte hartu dute. Guztira 132 proiektu aurkeztu dira bi lan-modalitateetan: 84 asmakizun eta 48 negozio-plan. Guztiek bete dute ebaluazio prozesu bat, eta lau akzesit eman dira, bi kategoria bakoitzean, eta sari bana kategoria bakoitzean. Lauaxetako ikasleak ere bertan izan dira. Horez gain, Markel Bengoetxea, June Gonzalez, Ainhoa Irastorzak  eta Xabier Egigurenek ekintzaile saria irabazi dute POWER GUARDIAN proiektuagatik. Aurrera!

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu