Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Lauaxetak Greenpower Eco STEM lasterketan parte hartu du: teknologia eta iraunkortasuna eskutik

Larunbat honetan, San Mamés estadio ezagunean, Greenpower Eco STEM lasterketan parte hartu dugu. MugitekLab proiektuaren baitan, gure ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta lehiatzeko aukera izan dute, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako (STEM) ezagutzak erronka errealean aplikatuz.

Lasterketaren emozioaz haratago, esperientzia honek funtsezko trebetasunak garatzeko balio izan die, hala nola pentsamendu kritikoa, arazoen konponbidea eta talde-lana. Gainera, mugikortasun iraunkorraren eta berrikuntza teknologikoaren garrantzia gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Hau guztia ez litzateke posible izango MugitekLab proiektua babesten duten enpresen laguntzarik gabe. Eskerrik beroenak Fundación GestampIngeteam, LKS, Sibelco, Iddtek, Cormorán Asociados, Maderas Zallo, Gasca, Hegoak eta  Airlan enpresei, hezkuntzarekiko eta etorkizuneko belaunaldien prestakuntzarekiko duten konpromisoagatik.  🚗⚡🌱

Albistegietan jasotakoekin ere izten zaituegu:

Cómo hacer un ‘Fórmula 1’ pieza a pieza en Bilbao

https://www.elcorreo.com/bizkaia/formula-pieza-pieza-bilbao-20250315151757-nt.html

La velocidad se apodera de la explanada de San Mamés

https://www.deia.eus/bilbao/2025/03/15/velocidad-apodera-explanada-san-mames-9401039.html

 

Azken albisteak

2026/03/06
Dena prest Lauaxeta–Amorebieta Greenpower Urban Racerako!
2026/03/06
IB mapan gaude: mundo mailako erreferentziazko hezkuntza eta euskaraz
2026/03/06
Zientzia partekatzen: Batxilergotik Lehen Hezkuntzara
2026/03/04
Gizarte-bazterketa aurrez aurre, Bizitegirekin
2026/03/04
Nor gara? Zentzumenetatik haratago gure identitatea aztertzen
2026/03/03
5. mailakoak Garbikerren “A ze marroia” ekimenean

Kategoriak

Buletinean harpidetu