Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zientzia partekatzen: Batxilergotik Lehen Hezkuntzara

🔬 Azken egunotan laborategia etapa desberdinetako ikasleen arteko elkargune bihurtu da. Batxilergoko 2. mailako Laborategiko Teknikak ikasgaiko ikasleek LH 5eko ikasleak hartu dituzte, Science ikasgaitik etorrita, laborategian nola lan egiten den gertutik ezagutzeko.

Bisitan zehar, Batxilergoko ikasleek hainbat esperimentu prestatu eta azaldu dizkiete, erabilitako materialak, prozesua eta emaitzen zergatia azalduz. LHko ikasleentzat aukera paregabea izan da zientzia modu praktiko eta motibatzailean bizitzeko, esperimentuak behatuz eta galderak eginez.

Esperientzia hau aberasgarria da bi aldeentzat: txikiek zientzia gertutik ezagutzen dute, eta nagusiek komunikazio eta dibulgazio gaitasunak lantzen dituzte.

Lehen ebaluazioan gela bat etorri zen, eta oraingoan LH 5eko beste talde batek ere laborategian nola lan egiten den ikusteko aukera izan du. Zientzia ikasteko… elkarrekin ikasiz.

Azken albisteak

2026/04/20
NBE bezala hitz egiten ikasten: UNESMUN esperientzia Madrilen
2026/04/20
Psikomotrizitatea familian
2026/04/20
“Hutsaren forma”: inspiraziotik sorkuntzara
2026/04/17
Hurbiltzeak dena aldatzen duenean: belaunaldien arteko komunitatea ehuntzen
2026/04/17
Literaturarekin solasean: Idoia Garzés DBH 4. mailako ikasleekin
2026/04/16
Etorkizunari begira Gazte Formazio eta Enpleguaren I. Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu