Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea

🌈 Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa lantzea funtsezkoa da gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzeko. Helburu horrekin, Lauaxeta Ikastolako DBHko 2. mailako ikasleek proiektu pedagogiko bat garatu dute, aniztasuna ulertzea eta errespetua sustatzea ardatz hartuta.

Proiektuan zehar, ikasleek genero-rol tradizionalak aztertu dituzte musikan, ipuinetan eta ikus-entzunezkoetan, estereotipoak zalantzan jarriz. Era berean, genero-identitate eta sexu-orientazio ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, hitzaldi, bideo eta hausnarketa-dinamiken bidez.

Lanak sentsibilizazio-proposamenen sorrerarekin amaitu dira, hezkuntzak diskriminazioaren aurka eta errespetuan oinarritutako bizikidetzaren alde duen garrantzia azpimarratuz.

Aniztasunean heztea gizarte hobe baterako bidea da.

Azken albisteak

2026/03/06
Dena prest Lauaxeta–Amorebieta Greenpower Urban Racerako!
2026/03/06
IB mapan gaude: mundo mailako erreferentziazko hezkuntza eta euskaraz
2026/03/06
Zientzia partekatzen: Batxilergotik Lehen Hezkuntzara
2026/03/04
Gizarte-bazterketa aurrez aurre, Bizitegirekin
2026/03/04
Nor gara? Zentzumenetatik haratago gure identitatea aztertzen
2026/03/03
5. mailakoak Garbikerren “A ze marroia” ekimenean

Kategoriak

Buletinean harpidetu