Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Gailu digitalen erabilera arduratsua eta osasuntsua garatzen

Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako LH5 eta LH6ko ikasleek Sasoiaren eskutik gailu digitalen erabilera etiko, osasuntsu eta arduratsuari buruzko hitzaldi bereziak jasoko dituzte. Helburua argia da: ikasleek teknologiarekiko jarrera emozionalki osasuntsua eta arduratsua garatzea.

Teknologiak gero eta presentzia handiagoa dauka gure eguneroko bizitzan, eta gaztetatik modu arduratsuan erabiltzen ikastea funtsezkoa da. Hitzaldi honen bidez, gure ikasleek baliabideak eta ezagutzak jasoko dituzte, beren emozioei erreparatu eta teknologiarekiko duten harremana modu arduratsuan kudeatzen ikasteko. Gainera, DBHra begira, mugikorrak eta bestelako gailuak erabiltzearen arriskuak ezagutzen eta hauek modu egokian erabiltzen trebatu nahi ditugu.

Jarduera hauek gazteen osasun emozionala eta teknologikoa zaintzen laguntzen dute, eta gailuen erabilera orekatua eta positiboa sustatzen. Teknologiaren erabilera arduratsua ikastea bizitzarako baliabide garrantzitsua da, eta hori da Lauaxeta Ikastolatik bultzatu nahi duguna.

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu