Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Udako oporrak atseden hartzeko eta urtean zehar egiteko aukerarik izaten ez ditugun plan eta jarduerez gozatzeko balio izan dizuela espero dugu. Bihotzez, ongietorri ikasturte berrira. 2025-2026 ikasturtea ilusioz, erronkez eta proiektuz beteta dator. Irailero bezala, lehenengo egunak emozioz beterik datoz: ikaskideekin berriz elkartzearen poza, oporren amaieraren nostalgia eta helburu berriekin hasteko gogoa. Lehen aldiz Lauaxetara...Sakondu
🌞 🌴🎒Ikasturtea oparoa izan da: ikaskuntza, bizipenak, erronkak eta une ahaztezinak… Baina orain, atseden hartzeko garaia da Lauaxeta Ikastolan ere! Nahiz eta obrak martxan jarraituko duten opor bueltarako dena prest izateko.🧘♀️📚 Energia berritzeko eta udaz gozatzeko unea da. Zuek ere familia edo lagunen artean uda zoragarri bat bizitzea opa dizuegu! ☀️🍉 Irailean ikusiko dugu elkar!...Sakondu
⚽💪Uztail honetan, Lauaxeta Ikastolako kirol-instalazioetan, futbola da protagonista! 🏃♂️⚽ Teknika eta taktika lantzeaz gain, parte-hartzaileek koordinazioa, arintasuna, erresistentzia fisikoa eta talde-lana garatuko dituzte. Eta guzti hori, giro sano eta dibertigarrian, lagun artean eta ingurune euskaldunean. 🌟 Kanpusa ikastolako barruko eta kanpoko instalazioetan garatuko da, eguraldiaren arabera espazio desberdinak erabiliz. Futbola baino gehiago da: bizipenak, balioak...Sakondu
🌍 ✨Aste honetan zehar, Maider Uriartek, Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak, European Youth Parliament (EYP)-aren estatuko fasean parte hartu du, eskualdeko fasea gainditu ostean 👏💫. European Youth Parliament (EYP) gazteentzako programa hezitzaile bat da, ez-partidista eta nazioartekoa, gazteen parte-hartze aktiboa sustatzen duena gizarte eta politika gaien inguruko eztabaidetan 🧠🌍. Europako Parlamentuaren funtzionamendua simulatuz, hausnarketa...Sakondu
🏕️ 💚🎒Lizarra eta Eginoko udalekuetatik bueltan gara jada! Egun biziak izan dira: natura, jolasak, barreak, abenturak, elkarrizketa luzeak eta murgilaldi freskagarriak izan dira gure egunerokoan 🌞🌲💦. Eta orain, etxera itzuli gara, bizipen ahaztezinez, lagun berriez eta ikaskuntza partekatuez beteta… baita elkar ikusteko gogo handiekin ere! 🤗 ESKERRIK ASKO bihotzez:Parte hartu duzuen guztioi, zuen energiagatik, alaitasunagatik...Sakondu
🫐💜🍯Aurreko astean, Baserri Udalekuak programaren barruan, gure parte-hartzaileek naturaz eta baserri-inguruneko ekintzez gozatu ez ezik, eginkizun berezi bati ere eskaini zioten denbora: masustak biltzeari! 🫐🌿 Gogoz eta ilusioz, hainbat eskuk elkarlanean jaso zituzten masusta basatiak, eta fruitu horiekin, hurrengo asteetan, etxeko masusta-marmelada egingo da 🍇👩🍳. Lauaxetako produkturik kuttunenetako bat, maitasunez prestatua eta ingurunearekiko errespetutik sortua....Sakondu
🚴♂️ 🥇 Zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Xuban Gorroñori, DBH 3ko ikaslea, Tolosaldeako txirrindularitza proban lortutako garaipenagatik. 🏆💨 3.000 metroko ibilbide zorrotzean, Xubanek bere gaitasun fisiko bikaina eta esfortzuaren, estrategiaren eta etengabeko lanaren balioa erakutsi zituen, txirrindularitzan funtsezkoak direnak. Durango Kirol Taldeko kidea da eta gure ikasgeletan dugun gazte talentuaren adibide argia da. 👏🚴♂️ Zorionak, Xuban!...Sakondu
🏆 💧✨ Poz handiz zoriondu nahi ditugu June García Baza (DBH 1) eta Irati Lasarte Laseca (LH 5), baita Uribarri Etxebarriko igeriketa artistikoko alebin taldea ere, Bartzelonan ospatu den Espainiako Txapelketan lortutako zilarrezko domina historikoagatik. 🇪🇸 Lorpen hau mugarri bat da: Euskadiko klub batek lehen aldiz lortu du talde mailako domina estatu mailan kategoria honetan,...Sakondu
🐓 🌿Uda honetan, Lauaxeta Ikastolako baserri eskolak ateak zabalduko ditu berriz ere, haurrek naturaz gozatzeko, animaliekin harremana izateko eta euskal kulturaren sustraietan murgiltzeko aukera paregabea izan dezaten. 🌞 🐴 Poniak, astoak, ahuntzak, untxiak, arrainak, oiloak eta ahateak izango dira gure eguneroko bidelagun. Haurrek animalia hauek zaintzen eta elikatzen ikasiko dute, erantzukizuna, enpatia eta zaintza balioak...Sakondu