Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Lizarra eta Egino: natura, abentura eta elkarbizitza
🏞️ Lizarrako eta Eginoko udalekuetan, naturarekiko kontaktuak bereizten du esperientzia. Ibilaldiak, eskalada, aire zabaleko jolasak, abentura-jarduerak eta talde-giroko uneek loturak sendotu eta oroitzapen ahaztezinak sortzen dituzte. Gela batean kabitzen ez den ikaskuntza bat, baina partaide bakoitzaren baitan geratzen den arrastoa uzten duena. 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/  
Sakondu
💦 ✨ Carlota Larrinaga Villasante, Lauaxetako Batxilergoko 2. mailako ikaslea, Espainiako Sinkronizatutako Igeriketa Txapelketa Absolutuan izan da berriki, eta sekulako maila eman du! Bere taldea eta kluba Espainiako azpitxapeldun izan dira 🥈, estatu mailako txapelketarik garrantzitsuenetako batean. Emaitza honek talentua eta teknika ez ezik, lan gogorra, konpromisoa eta talde-lana ere islatzen ditu 💪🏽💙 Lauaxeta Ikastolatik...
Sakondu
☀️📘 Lauaxetako irakasle-taldeak dena prest dauka hurrengo ikasturterako. Ilusioz, konpromisoz eta gure ikasleen alboan egoteko gogo handiz ekingo diogu berriro, atsedenaren ostean. Baina, bitartean… oporrak dira orain! 😎 Eskerrik asko kurtso honetan bidelagun izateagatik, eta uda zoragarri bat opa dizuegu denoi: atseden hartzeko, disfrutatzeko eta energia berritzeko unea da. Irailean indarberrituta ikusiko dugu elkar! 💙 Opor...
Sakondu
Nagusi udalekuak helduentzako pentsatuta daude, aisialdia, ikaskuntza eta garapen pertsonala uztartzen dituen eskaintza oso batekin. Aisialdi eta kirol jarduerez gain, parte-hartzaileek aukera izan dute prestakuntza-esparru ezberdinak hautatzeko: 🗣 Euskara C1 mailako ikastaroa 🧭 Aisialdiko begirale ikastaroa 🇬🇧 Ingelesezko First ikastaroa eta Advance ikastaroa Bizikidetza eta parte-hartzea ardatz dituen testuinguru batean, gazteek ondo pasatzeaz gain, etorkizun...
Sakondu
🐣 Txikienentzat, Txiki kanpamendua esperientzia berrietarako atea da. Jolasak, tailerrak, abestiak, ipuinak, ura eta barreak… eta, batez ere, laguntza emozionala, seguru eta zoriontsu senti daitezen. Oinarri afektiboak eta aktiboak eraikitzen dituen ezagutza-gunea. 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/
Sakondu
⛵ Bela kanpamenduan, natura da gela eta itsasoa irakasle. Haizea, olatuak eta korapiloak erronka dira, baina baita talde-lana, erabakiak hartzea eta konfiantza ere. Nabigazioa baino haratago doan esperientzia, ingurunearekiko errespetua, autonomia pertsonala eta abentura uztartzen dituena. 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/
Sakondu
Egun hauetan, gure ikasle gazteek kotxe elektrikoak eraikitzen dabiltza, erronka teknologikoei aurre egiten diete eta zientzia modu aktibo eta dibertigarrian bizitzen ari dira. 🔧⚡ Gainera, aisialdirako eta igerilekurako tartea ere badago! ☀️🏊‍♀️ Esperientzia bakarra, non ikaskuntza, iraunkortasuna, sormena eta ilusioa batzen diren. 💡🌿 👉 Udako jarduera guztiei buruzko informazioa: https://www.lauaxeta.eus/eu/udako-jarduerak/  
Sakondu
🏀 Kirola mugimendua baino askoz gehiago da, eta hori bizitzen ari dira Lauaxetako Basket kanpamenduko partaideak. Hemen ez dira soilik trebetasun teknikoak lantzen: talde-lana, esfortzua, elkar laguntza eta errespetua ere ardatz dira. Saskibaloiaz gozatzea eta balioak partekatzea helburu duen giro ezin hobea. Mila esker zuen indarragatik eta pasioagatik! 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/
Sakondu
✍️ 🌟📚 Gure ikaslea den Izaro Pagalday Aburto saritua izan da Urruzuno literatura lehiaketa entzutetsuan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen duen ekimenean. edizioa betetzen duen lehiaketa honek DBH, Batxilergo eta lanbide heziketako ikasleen euskarazko narrazio eta poesia lanak saritzen ditu. Aurtengo edizioan 354 parte-hartzaile izan dira, eta horien artean Izaroren testuak nabarmendu du, kalitateagatik eta...
Sakondu
🧃  🏕️☀️ Gaur egun berezia da… ikasturtea amaitzen da! 🎒🎈 Hilabete hauetan zehar ikasitakoa, bizitako erronkak, jolasak, emozioak eta elkarbanatutako momentuak gogoan izango ditugu. Eta agur esan aurretik, zerbait garrantzitsua esan nahi dizuegu: Zorionak guztioi! Egindako ahaleginagatik, erakutsitako jarreragatik eta ikasteko izandako gogoarengatik. Zuek zarete ikastolaren bihotza ❤️ 🧒👧 Egun hauetan Udalekuetara etorriko zaretenoi… oso laster...
Sakondu
1 10 11 12 13 14 122