Datorren urtarrilaren 17tik aurrera, txikienentzako barneko jolasgunea eskolaz kanpoko ordutegian ere irekitzen da familientzat. Estalitako beste gune bat da, eguraldi txarra egiten duen egunetan oso erabilgarria, funtzionala eta gustura egotekoa, batez ere 16: 30ean zuen 2-8 urte bitarteko seme-alabak ikastolara jasotzera etortzen zareten familientzat. Ondo izan!Sakondu
Norberaren ideiak adierazteko gaitasuna garrantzi handiko konpetentzia da, gure ikasleen etorkizun profesionala edozein arlotan garatzen dala ere. Beren ideiak adierazteaz gain, beren hitzen bidez besteak hunkitzea lortzen badute, lorpena handiagoa da. Jon Lorenzo eta Eider Aburto Zornotzako SACZ literatur lehiaketan sarituak izan dira. Jon Lorenzok, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, lehenengo saria lortu du nagusien kategorian,...Sakondu
Edozein erabaki hartzerakoan, aldez aurretik informatzea gustatzen zaigu. Are gehiago erabakiak gure seme-alaben etorkizunarekin zerikusia badu. Bidean laguntzeko asmoz, larunbat honetan ate irekien jardunaldi bat egingo dugu. Bertan, Lauaxetaren hezkuntza-proiektuaren alderdi esanguratsuenak azalduko dira eta bisita gidatu bat egingo da ikasleak bere adinaren arabera gehien erabiliko dituen instalazioetatik. Interesatuta bazaude edo egon daitekeen norbait ezagutzen...Sakondu
Txikienek sorpresa bat jaso dute Gabonetako oporretatik bueltan: Olentzero, beraientzako planetaz eta ilusioz betetako zeru bat prestatzen aritu zen jaietan. Iaz, jolaserako barne-espazio berrituarekin harritu zituen, eta aurten txoko hau goxotzen jardun du.Sakondu
Zorionez, gure osasunaren alderdi batzuk gure esku daude, eta gure seme-alaben eta ikasleen osasunerako ohitura osasuntsuak garatzea ondare baliotsua da, zalantzarik gabe. Ildo horretan, intereseko baliabide batzuk partekatzen ditugu ondoko estekan.Sakondu
Gaurkoan, ikastolako txikienek, Olentzero etta Mari Domingiren bisita hartu dute. Olentzero, bideo dei baten erdian ere harrapatu dugu konfinatuta dauden ikasleak agurtzen. Ziur esperientzia hau ahaztuko ez dutena. Zaindu eta besarkada bana!Sakondu
Gaurkoan, ikastolara Amaia Ortega ikasle ohia ettorri zaigu bisitan. Estonian irakasle lanetan dabil eta iazko ikasturtean Lauaxetako ikasleekin egindako elkartrukeari jarraipena eman dio gaurkoa bisitaren bitartez. Iaz DBH 2.Mailako ikasleek euskal mitologiako bideoak partekatu zituzten Estoniako ikasleekin eta gaur berak, bisita aprobetxatuz, detailetxo bat prestatu die gure ikasleei. Iazko esperientziari buruzko informazio gehiago nahi izanez...Sakondu
Beste kultura batzuk ezagutzen ditugunean, gureaz haratago beste errealitate batzuk daudela ohartzen gara, eta norberarena zein besterena baloratzen ikasten dugu. Testuinguru horretan eta Kulturartekotasunaren diziplinarteko proiektuaren esparruan, Lauaxetaren DBHko 1. mailako gazteek hurbiletik ezagutu dituzte beren bizitzako une batean emigratzeko beharra erabaki edo ikusi zuten pertsona batzuen bizipenak, eta, horiei esker, bi ikaskuntza handi egin...Sakondu