π₯π¬ Aurreko batean, Gernikako Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen, eta bertara joan ginen gure 4. DBHko ikasle batzuekin. Azokan, RK Informatikaren standean, iragarki labur bat grabatzeko aukera eskaini zieten ikasleei… eta gure ikasleen bideoa izan zen onena! π Sormenari eta talde-lanari esker, smartwatch bat irabazi dute sari modura. Gaur, Gernikako enpresa bisitatu eta saria...Sakondu
π πβ¨Aurreko ostiralean, egun berezia ospatu genuen Lauaxetan: Nazioarteko Batxilergoaren (IB) Erdi Mailako Programa (PAI) barruan kokatzen den Proiektu Pertsonalen Azoka, eta Lehen Hezkuntzako Programaren (PEP) barruko Erakusketa. ππ± Ekitaldian zehar, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH 4. mailako ikasleek beren proiektu pertsonalak aurkeztu eta defendatu zituzten, ikasturtean zehar ikasitako guztia familia, irakasle eta ikaskideekin...Sakondu
ποΈΒ β½π₯Asteburu honetan, gure ikasle futbolariek esperientzia ahaztezina bizi izan dute: Athletic Club-ek antolatutako AC Cup-aren desfile ofizialean parte hartu dute San Mames estadioan. β½π΄βͺ Astebeteko partiden eta emozioen ostean, zapatuan iritsi zen unerik bereziena: San Mamesen egindako desfilea, munduko futbol-zelairik enblematikoenetako batean. Beste milaka futbolari gazteekin batera, gure ikasleek harmailetako giro magikoa eta futbolaren...Sakondu
ποΈIkasketa guztiak ez dira liburuetan aurkitzen. Badaude bizipenak, testigantzak, gizatasunez eta ausardiaz beteak, gure ikasleengan benetako arrastoa uzten dutenak. Lauaxetan, urtero, DBH 4. mailako ikasleek indarkeria terroristaren biktima baten testigantza zuzena entzuteko aukera paregabea dute, Adi-Adian programaren barruan. Topaketa hau ez da soilik gertatutakoari buruzko informazioa jasotzea; bizipenak ulertzea da, minaren eta ondorioen aurrean begiak...Sakondu
Duela aste batzuk, DBHko 3. mailako ikasleek odol-ematearen garrantziari buruzko sentsibilizazio-saio bat jaso zuten. Baina, entzun zutenarekin konformatu beharrean, urrats bat harago joatea erabaki zuten: beraiek sortutako sentsibilizazio-kanpaina bat jarri dute martxan. Bihotza ukitzen duen eta ekintzara bultzatzen duen kanpaina izan da, eta, horren baitan, abesti propio bat konposatu, idatzi eta grabatu dute. Mezu indartsua,...Sakondu
ππ Egun hauetan, Batxilergoko 2. mailako gure ikasleek unibertsitaterako sarbide-proba (PAU / EBAU) egiten ari dira. Une erabakigarria da, ahalegin, ilusio eta, zergatik ez, urduritasunez betea. Hemendik, gure animo eta indar guztia bidali nahi dizuegu. πͺπ Konfiantza izan zuen buruarengan, urte hauetan zehar ikasitako guztian eta egindako lan guztian. Primeran zaudete prestatuta! Eta etorkizunera lehen...Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek tailer berezi batean parte hartu dute: tabakismoaren prebentziorako prestakuntza. Adinari egokitutako dinamiken bidez, tabakoaren kontsumoak dakartzan arriskuez hausnartzeko aukera izan dute, eta osasuntsuak diren erabakiak hartzearen garrantziaz jabetu dira, bai orainari bai etorkizunari begira. Lauaxetan uste sendoa dugu prebentzioa funtsezko tresna dela hezkuntzan. Horregatik, ikasleen adina eta etapa bakoitzari...Sakondu