Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia da. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Batxilergoko zenbait ikaslek parte hartu zuten eta Uxue Cruz, Naroa Soto, Jone Castillo, Izaro Rodríguez, Izaro Blanco, Izaro Aliende, Nahia Fernández eta Lexuri Artetxe ganaron EKOS Popular saria irabazi zuten modalitate grafikoan eta ikus-entzunezkoan. Hurrengo estekan uzten...Sakondu
Gabonak agurtzeko unea iritsi da, baina bihotza ilusioz beteta daukagu oraindik, Olentzero eta Mari Domingiren bisitak Lauaxetan utzi duen magiari esker. 🎅✨ Une ziraragarriak partekatu ditugu, gure txikien aurpegiak poz eta ilusioz beteta ikusiz. 🎄🎁 Momentu hauek dira Gabonak benetan berezi bihurtzen dituztenak: elkarrekin bizitzea, maitasuna partekatzea eta tradizioak mantentzea. Hona hemen egun berezi honen...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...Sakondu
Duela gutxi, gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ilusio handiz zorion-mezuak bidali dizkiete Colisée Larrauri egoitzako adinekoei. Gaur, oso berezia den mezu bat jaso dugu, eta horrek poza ekarri dgu: ✉️ Urtero, data hauetan, urtean zehar belaunaldi arteko jarduerak partekatu dituzten txikiekin zorion-mezuak elkartrukatzen dituzte. Truke honek ez du soilik ilusioa sortzen, baizik eta oso...Sakondu
Lauaxetan, ikasle bakoitzak interes, gaitasun eta behar desberdinak dituela badakigu. Horregatik, aniztasunari erantzuteko gure apustua ez da bakarrik arlo akademikoan islatzen, baizik eta kirol arloan ere. Kirola ez da jarduera fisiko hutsa: pertsonen garapen integralerako tresna funtsezkoa da. Kirolaren bidez, gure ikasleek lan taldean aritzea, norberaren ahalegina, errespetua eta iraunkortasuna bezalako oinarrizko balioak ikasten dituzte....Sakondu
Atzo une oso berezia bizi izan genuen, Bikain Urrea ziurtagiri ospetsua Donostiako Kursaal Jauregian jasotzeko aukera izan baikenuen. Aitorpen honek, Eusko Jaurlaritzak emandakoa, gure erakundean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa maila gorenean bermatzen du, eta urteetan zehar gure hizkuntza eta kulturarekin izan dugun konpromisoaren isla da. Lorpen hau ez da bat-batean sortzen. Ekainean, harrotasunez partekatu...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hezkuntza menstrualaren inguruko tailerrean parte hartu dute Askaziren eskutik, gure gorputzaren ziklikotasuna ulertzeko eta normaltzat hartzeko ezinbesteko urratsa. 🌙 Halako ekimenak oso garrantzitsuak dira hilekoaren inguruko tabua apurtzeko eta neska gazteak txikitatik ahalduntzeko. 🩷 Tailerrean, norberaren zikloa ezagutzen, gorputza entzuten eta ulertzen ikasi dute, jakinik pertsona bakoitza eta...Sakondu
Aste honetan, gure Batxilergoko ikasleek Ingeteam-en egoitza bisitatu zuten, Mugitek proiektua aurkezteko eta babesleak eta lankidetzak bilatzeko, ekimen hau aurrera eramateko beharrezko finantzaketa lortzeko. Mugitek proiektuaren bidez, ikasleek ez dute soilik kart elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzen; baizik eta beren proiektua defendatzea eta finantzazioa lortzea ere beren ardura da. Lan mundura oso gertukoa den esperientzia...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan, esperientziaren balioan eta ingurukoengandik ikasteko aukeran sinesten dugu. Atzo, Lehen Hezkuntzako ama batek gure ikasgelak bisitatu zituen brailea eta ikusmen urritasuna duten pertsonek dituzten zailtasunak azaltzeko. Bilboko IBT-CRI erakundearen ordezkari gisa etorri zen; erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babes-zerbitzua eskaintzen du Bizkaiko ikastetxe ez-unibertsitarioetan ikasten ari diren ikusmen desgaitasuna duten haurrentzat, familien...Sakondu