By

Atutxa(e)ko Ainara
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.
Sakondu
DBH 3. mailako ikasle batzuk irabazi dute Euskadi mailako Espainako gazte olinpiada zientifikoa. Lehenengo fasea ikastolan onlinean egin ondoren, Euskadi mailan irabazle izan dira Maia Ramirez Aguirre eta Maider Uriarte San Martin! Olinpiada hauek Stem ingurukoak dira eta matematikak, teknologia, biologia, geologia, fisika, kimika, edo astronomía bezalakoak dira gaiak. Informazio gehiago duzu ondoko estekan: https://quintescience.es/ijso/fase-autonomica-2024/
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako animaliak oporretan ere zainduta eta atendiduta daude, baina ikasleak oporretatik itzuli ondoren, haiek berriz ere bisitatzeko eta zaintzeko unea izan da. Izan ere, animaliak zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Hauek dira ikas ditzaketen gauzetako batzuk: Erantzukizuna: Animalia baten zaintzaz arduratzean, hala nola elikatzeaz, ura emateaz eta bere espazioa garbitzeaz, erantzukizunak betetzearen...
Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, gaurkoan ikasleek Lauaxetatik Zornotzara joan-etorria egin dute, ikastolatik pasatzen den bidegorria erabiliz. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen...
Sakondu
Bihar, Athleticen lorpena ospatzen den egun berezi honetan, hedabideek ikastolek egunari nola aurre egiten dioten jakin nahi izan dute eta horretarako Lauaxetarengana hurbildu ziren atzo. Zentzu horretan, gure lehentasunak lana, hezkuntza-zerbitzua eta segurtasuna dira: – Familiei eta ikasleei zor diegun hezkuntza-zerbitzua: hori horrela izanik, biharko eguna eskola-eguna da guretzat, eskola eta eskolaz kanpoko eskolei eutsiz,...
Sakondu
Oporrak baino lehen, gure irakasleetako baten oporretako maleta egiten laguntzeko gonbidapena luzatzen genizuen. Maleta oso bereziak ziren, izan ere, Iñaki Mardarasek Kenyako kostaldeko Diani Beachera joateko egiten zituen, bertako familiei bizi-beharretan laguntzeko asmoz. Africsoul erakundearen eskutik egiten zuen, zehazki Africsoul School proiekturako, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat...
Sakondu
Aste Santuko oporren aurretik, urtero bezala, elikagaien bilketa solidarioa egin genuen. Ekimen honek komunitate gisa indarrak batzeko aukera ematen digu, gehien behar dutenei laguntzeko eta Lauaxeta osatzen dugun 1.000 familia eta 1.400 ikasle baino gehiagoren indarra baliarazteko. Guztion eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, elikagai ez galkorren kopuru ikaragarria bildu ahal izan genuen. Eta gaur, keinu hori...
Sakondu
Opor onak izan dituzuela espero dugu. Orain, pilak kargatu berri, bideari berriro ekiteko eta kurtsoaren azken etapa honetan lan egiteko unea da. Eta uste baino lehenago igaroko da. Batez ere Batxilergoko gure ikasleentzat, azken txanpa garrantzitsu bati uste bainok lehenago aurre egingo baitiote. Badakigu azterketak, proiektuak eta erabakiak dituzuela aurretik, baina badakigu baita horiei aurre...
Sakondu
Pixkanaka aurrera doa ikasturtea eta Aste Santuko oporretara heldu gara! Lerro hauetatik opor-egun onak opa nahi dizkizuegu, eta ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko energiak kargatzen lagunduko dizuen atsedena izan dezazuela. Ondo izan eta bueltara arte!
Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!
Sakondu
1 35 36 37 38 39 105