DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....Sakondu
Letreiatze-lehiaketak (spelling) oso ezagunak dira mundu anglosaxoian, baina Euskadin ere baditugu. Atzo Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek parte hartu zuten Deustuko Unibertsitatean egin zen lehiaketan eta diploma lortu zuten. Maddi Dañobeitia, Maite Laskurain, Hugo Vazquez, Manex Lizardi, Leyre Willuveit eta Izaro Azkarate dira. Zorionak!Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleak diziplina anitzeko proiektu batetan murgidulta daude. Helburua? Beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzea. Helburu hori lortzeko, zer hoberik leku beretik igaro eta haiek senti dezaketena ulertzen duenari entzutea baino. Gertuko pertsonen esperientzietatik ikasteko aukera dute, hala nola ikastolako gurasoengandik eta ikasle ohiengandik. Esperientzia pertsonal horiek ikasleei ikuspegi...Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle alemaniarrak eta frantsesak hartuko ditugu Lauaxetan. Hainbat pertsonari erakutsi nahi dizkiegu gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak, egun gutxi batzuetan, aurretik gu haienean izan ondoren. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, hainbat elikagai bildu ditugu!Sakondu
Azken asteetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren mundu liluragarrian murgildu dira, artikulu eta eskubide bakoitza buru kritiko eta konprometituarekin arakatuz. Proiektu honen helburu nagusia giza eskubideen ulermenean sakontzea eta munduko hainbat lekutan zein neurritan betetzen diren ebaluatzea zen. Zertan datzan jakiteaz gain, egungo testuinguruan duten esanahiari eta garrantziari buruz hausnartzea. Hasieratik...Sakondu
Atzo esan dezakegu “astelehena ez zelan horren astelehena” izan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Izan ere, irteera bisita bat egin zuten gehienei gustatzen zaien zerbait ezagutzera: txokolatearen mundua! Iritsi ziren unetik, kakao-usainak bildu gintuen, zentzumenak iratzarriz eta esperientzia paregabea aurreratuz. Begi bitxi eta irribarre irrikatsuekin txokolatearen mundu liluragarrian murgildu ziren. Chocolates Mendaroko gure anfitrioiek txokolatea...Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible izan dadin egunerokoan egindako...Sakondu
Obra onek, inspirazioa eta sormena eskatzen dute, baina baita izerdia eta lana ere. Batxilergoko 1. mailako ikasleek Urbela Brouard ezagutzeko eta entzuteko aukera izan dute gaur. Bere sorkuntzekin inspiratu ondoren, orain bere txanda da. Proiektu artistikoaren esparruan, beren eskultura diseinatzea tokatzen zaie. Hau guztia Expertia programaren barnean izan da posible. Hainbat ezagutza eta esperientzia aberasgarri...Sakondu