Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Asteburu honetan berriz ere familian eta naturan plan batez gozatu genuen. Oraingoan Balzolan izan zen eta eguraldiak aurreko asteburuan bezala lagundu ez bazuen ere, giro onak eta familien jarrerak lagundu zuten. Kopainiak eta jarrerak edozein plan hobetzen du! Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu. Aurrera eta aste ona izan!
Sakondu
Musikak beti du emozio sakonak pizteko ahalmen berezi hori. Gainera, gurea den hizkuntzan kantatzen badugu eta gure kulturako abestiak berpizten baditugu, sentitzen duguna alaitasunetik haratago doa; besarkada bero bat bezalakoa da, nolabait arima suspertzen diguna. Atzo, ikastolan, Inun izan genuen, bere gitarra eta ahotsarekin arratsalde ahaztezina oparitu zigun ikasle ohia. Eszenari udaberriko eguraldia eta argia...
Sakondu
Gaur 5 urteko gelakoek zortea izan dute: Ereagako hondartzara irteera eta eguraldi ona! Gozatzen ari dira! Zalantzarik badago, ikusi ondoko argazkiak. Ondo ibili!
Sakondu
Gaur ikastolako txikienak koreografia berezi bat entseatzen aritu dira. Baina haiek ikustea polita izateaz gain, askoz gehiago dago esperientzia honetatik ikasteko. Dibertimenduzko ariketa baten itxura izan dezakeen arren, koreografia ikasteko aukera baliotsua da haientzat. Begiratu ikasten duten guztiari: Koordinazio motorra: Koreografia bat entseatzeak musikaren erritmora mugitzea dakar, eta horrek koordinazio motore sendoa garatzen laguntzen du....
Sakondu
Ekonomia eta zergak programaren baitan, DBHko 4. mailako ikasleek ekonomiari eta zergei buruzko hitzaldi berezia izango dute gaur. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek bultzatutako ekimena da, eta hezkuntza zibiko-tributarioa eskaintzea du helburu. Baina zer esan nahi du horrek guztiak? Beno, funtsean, zergek nola funtzionatzen duten eta gure eguneroko bizitzan nola eragiten duten ikastea da...
Sakondu
Guraso garenoi gure seme-alaben ongizateak kezkatzen gaitu hainbat arlotan. Gaur egun, horietako bat arlo digitala da, zalantzarik gabe. Lauaxetatik ulertzen dugu gure ikasleak konpetentzia guztietan, baita konpetentzia digitalean ere, hezteko ardura, baina, gainera, ez dugu bakarrik egiten, eremu digitalean adituak diren profesionalen eskutik baizik. Gaptainen eta Segureskola programaren eskutik. Ikasturtean zehar garatutako beste ekintza batzuen...
Sakondu
Zenbat aldiz esan edo pentsatu duzu? Denboraren joana eta horren azkartasuna are nabarmenagoak dira haiengan: gure seme-alabengan. Hain zuzen ere, ostegun honetan Lauaxetan hainbat urte, egun eta ordu eman dituzten 116 gazte agurtzeko unea heldu da. Eta pozez, hunkiduraz eta penaz egiten dugu, baina gutaz gogoratuko zaretelakoan eta gu bisitatzera itzuliko zaretelakoan, zer egiten ari...
Sakondu
Aspaldi ez dugu elkar ikusten, eta, egia esan, gogoa dugu. Horregatik, ekainaren 22an hori konpontzeko bazkaria antolatu dugu: berriz elkartzeko bazkaria. Zurekin eta beste batzuekin, zu bezala Lauaxetako ikasle izan zinetenekin, eta pentsatuz zuretzat ere berezia izan daitekeela haiekin berriro elkar ikustea, bizitakoak gogoratzea, egunean jartzea eta ez dakit zuek, baina gu behintzat zenbat aldatu...
Sakondu
Gaur, gure ikastola benetan gune irekia eta aberasgarria bihurtzen duen programa bati buruz hitz egin nahi dizuegu: Expertia programa. Oraindik ezagutzen ez baduzu, Expertia hitzaldi edo hitzaldi sorta bat baino askoz gehiago da; hainbat adituk beren ezagutzak eta esperientziak gure ikasleekin partekatzeko topagunea da. Gaurkoan adibidez, Iria, Nileren amatxu izan dugu Lehen Hezkuntza diruaren inguruan...
Sakondu
Asteburu honetan, merezi bezala gozatu ahal izan dugu horretaz guztiaz; izan ere, familia mendi-irteera izan dugu. Zein ondo egon ginen erakusteko, argazkiei begiratu bat eman besterik ez duzu egin behar, eta badakizu, hurrengorako animatu. Besarkada bana!
Sakondu
1 49 50 51 52 53 122