Lauaxeta Ikastolako animaliak oporretan ere zainduta eta atendiduta daude, baina ikasleak oporretatik itzuli ondoren, haiek berriz ere bisitatzeko eta zaintzeko unea izan da. Izan ere, animaliak zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Hauek dira ikas ditzaketen gauzetako batzuk: Erantzukizuna: Animalia baten zaintzaz arduratzean, hala nola elikatzeaz, ura emateaz eta bere espazioa garbitzeaz, erantzukizunak betetzearen...Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, gaurkoan ikasleek Lauaxetatik Zornotzara joan-etorria egin dute, ikastolatik pasatzen den bidegorria erabiliz. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen...Sakondu
Bihar, Athleticen lorpena ospatzen den egun berezi honetan, hedabideek ikastolek egunari nola aurre egiten dioten jakin nahi izan dute eta horretarako Lauaxetarengana hurbildu ziren atzo. Zentzu horretan, gure lehentasunak lana, hezkuntza-zerbitzua eta segurtasuna dira: – Familiei eta ikasleei zor diegun hezkuntza-zerbitzua: hori horrela izanik, biharko eguna eskola-eguna da guretzat, eskola eta eskolaz kanpoko eskolei eutsiz,...Sakondu
Oporrak baino lehen, gure irakasleetako baten oporretako maleta egiten laguntzeko gonbidapena luzatzen genizuen. Maleta oso bereziak ziren, izan ere, Iñaki Mardarasek Kenyako kostaldeko Diani Beachera joateko egiten zituen, bertako familiei bizi-beharretan laguntzeko asmoz. Africsoul erakundearen eskutik egiten zuen, zehazki Africsoul School proiekturako, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat...Sakondu
Aste Santuko oporren aurretik, urtero bezala, elikagaien bilketa solidarioa egin genuen. Ekimen honek komunitate gisa indarrak batzeko aukera ematen digu, gehien behar dutenei laguntzeko eta Lauaxeta osatzen dugun 1.000 familia eta 1.400 ikasle baino gehiagoren indarra baliarazteko. Guztion eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, elikagai ez galkorren kopuru ikaragarria bildu ahal izan genuen. Eta gaur, keinu hori...Sakondu
Opor onak izan dituzuela espero dugu. Orain, pilak kargatu berri, bideari berriro ekiteko eta kurtsoaren azken etapa honetan lan egiteko unea da. Eta uste baino lehenago igaroko da. Batez ere Batxilergoko gure ikasleentzat, azken txanpa garrantzitsu bati uste bainok lehenago aurre egingo baitiote. Badakigu azterketak, proiektuak eta erabakiak dituzuela aurretik, baina badakigu baita horiei aurre...Sakondu
Pixkanaka aurrera doa ikasturtea eta Aste Santuko oporretara heldu gara! Lerro hauetatik opor-egun onak opa nahi dizkizuegu, eta ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko energiak kargatzen lagunduko dizuen atsedena izan dezazuela. Ondo izan eta bueltara arte!Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....Sakondu