Eskualde fasetik igaro ondoren, non 1.800 enpresa eta 7.200 ikasleren artean lehen postuan geratu ziren, Lauaxeta Ikastolako lau ikasle Junior Achievment fundazioaren mikroenpresen programaren azken fasean elkartuko ziran gure ikasleak, Europako Gen-E Lehiaketara pasatzeko aukerarekin. Haien taldea eta beste bi talde aukeratu zituzten eskualdeko fasean, eta oraingoan Estatuko fasean parte hartu zuten, Wizink Centerren (Madril)....Sakondu
Ikasturtea hasi denetik hainbat truke jarri dira abian: Danimarka, Belgika eta gero Arroxela. Orain gu gara gure hizkuntza, kultura eta Euskadiko txokorik politenetako batzuk alemaniarrei erakusten diegunak. Garraio greba batek bere garaian etortzea galarazi zien, baina orain bai, hemen ditugu eta uda izan arren, gure xirimiri tipikoaz ere goza dezakete! Hizkuntzak, kultura eta bizi-esperientziak trukatzeko...Sakondu
 Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, zine-foruma, kosmetika, eskulanak, ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait desberdina eginez eta haientzat...Sakondu
Eneritz Eguskiza, ikastolako ikasle Lezamarra, Euskadiko boleibol selekzinoagaz lehiatzeko hautatua izan da eta Valladoliden ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an izango dan Espainiako txapelketan parte hartuko du! Futbolaz haratago, badaude beste hainbat kirol eta beti ere, hau ikustarazteaz gain, gure ikasleen lorpenak azpimarratzekoak eta poztekoak dira. Boleibolaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, ondoko...Sakondu
Euskararen alde lan egitea guztion kontua da, eta bere alde taldea egin behar dugu! Hori da Lauaxetan euskararen alde aktiboki lan egiten duten pertsonen taldearen kasua. Ikasturte amaieran ikastolatik kanpo irteeratzo bat egin ohi dute, hain zuzen ere ikastolatik haratago taldea egiteko helburuarekin. Oraingoan Larrunen izan dira. Ondo izan! Sakondu
Aurtengo ikasturtea itxi orduko hurrengoan pentsatzen ari gara. Oraindik ere badira merezitako udako oporrak, baina, batzuetan, familiaren antolaketari dagokionez, ondo dator hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak jakitea. Horregatik aurreratzen dizuegu 2023-2024 ikasturteko egutegia. Lotura honetan egutegi orokorra ikus dezakezu eta beste honetan HHko egutegi berezia. Ondo izan!Sakondu
Kataluniako Exporecerca lehiaketan irabazitako sariaren harira, joandako astelehenean, DBH3Cko hiru ikaslek Leioako Campuseko Biofisika Institutura (EHU eta CSICen lankidetzatik garatutako ikerketa-erakundea) bisita gidatua egiteko aukera izan dute. Ikasleak Ane Marin, Noa Blanco eta Gadea Martinez dira eta Exporecerca lehiaketan irabazitako sari bat da esperientzia hau. Aurrera!Sakondu