Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Gaurkoan adibidez, batxilergoko 1. Mailako ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan dira.Sakondu
Oraingo honetan, IMQ Igurco Orue adinekoen egoitzarekin dugun boluntariotza-proiektuaren esparruan batxilergoko 1. mailako gure ikasleak bizitzen ari diren esperientziaz hitz egin nahi dizuegu. Proiektu honek komunitateari laguntzeko aukera ez ezik, enpatiari, elkartasunari eta belaunaldien arteko loturaren garrantziari buruzko ikasgai baliotsuak ere eskaintzen dizkie. Elkarreragiten eta uneak partekatzen dituzten heinean, adinekoek urteetan zehar metatutako ezagutzak, jakinduria...Sakondu
Zure hurrengo bidaiarako ideia eta gomendio batzuk nahi dituzu? Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek aholku batzuk ematen dizkizute LauHaixetara irratian! Lehen Hezkuntzako irratia da. Izan ere, gaurkotasuneko gaiei eta beren errealitatetik hurbil daudenak jorratuz LauHaixetara irratiaren bitartez, beren komunikazio-trebetasunak garatzea lortzen dugu. Aurrera! Entzun nahi duzu? Hemen egin dezakezu.Sakondu
Atzoko egunean Brasilgo bi pertsonaren bisita jaso genuen. Hezkuntza didaktikari buruzko ikerketa egiten ari dira eta Lauaxetako hezkuntza proiektua ezagutzeko interesa erakutsi zuten. Esperientziak trukatzeak beti sortzen du elkarrekiko ikaskuntza. Eskerrik asko zuen interesagatik!Sakondu
Nahiz eta pertsona bakoitza bakarra izan eta modu desberdinean erreakziona dezakeen, egia da sare sozialetan askotan bizitza itxuraz perfektuak azaltzen direla, eta horiekin alderatuz gurea “hain perfektua” ondorioztatu dezakegu. Heldutasunak distantzia hartzera eta pentsamendu kritikoa garatzera garamatza, eta, horri esker, konturatu gaitezke erakusten diguten hori beharbada ez dela “hain perfektua”, ezta gure bizitza “hain inperfektua”....Sakondu
Zerbait ezagutzen ez dugunean, erraza da askotan errealitatearekin bat ez datozen aurreiritziak izatea. Horixe gertatzen da adimen-desgaitasunaren kasuan. Gaur, Gorabideko Kepak eta Johannak eskaini diguten denborari esker, adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea ezagutzeko aukera izan dugu. Gorabide erakundeak DBHko 2. mailako ikasleei eman dien hitzaldi batean izan da. Familia konprometituek osatzen dute elkarte hau, eta...Sakondu
Batzuetan modu jakin batean sentitzen gara eta guri bakarrik gertatzen zaigula pentsatzen dugu, baina hori partekatzean konturatzen gara ez garela bakarrak. Horrek, bakarrik ez sentitzeaz gain, sentitzen ari garena normaltzea eragiten du. Gure seme-alabei ere gertatzen zaie, baina ez dute gure esperientziarik, eta ezin izan dute egiaztatu hori horrela denik. Helburu horrekin eta laster izango...Sakondu
Ikastolan gertatzen denari leihoak irekiz, oraingoan zuekin partekatu nahi dugu Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen jardunaldian gertatu den zerbait: emozioen eta teknologiaren munduan sartu direla. Sasoia, Lauaxeta Ikastolan hemen izugarri baloratzen dugun elkarlanaren eskutik egin dute. Badakigu etapa hau zirraragarria eta aurkikuntzaz betea dela, baina, era berean, uste dugu erronkekin ere etor daitekeela, batez ere...Sakondu
Gurasook, gure jarrerarekin eta hitzekin, egokitzapen-aldia ahalik eta eramangarriena izan dadin lagundu dezakegu. Baina nola? Gaur arratsaldean hitzaldi bat emango dugu seme-alabei erronka berri honetan laguntzeko interesa dugun familientzat. Urte askotako lanaren eta esperientziaren ondoren, Lauaxeta Ikastolak, Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta prestatzaile eta aholkulariaren eskutik, hitzaldi irekia eskaintzen du honako gai...Sakondu
Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Ene Kantakekin abestu eta dantzatzera! Ene Kantak 2011n sortutako euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu. Sakondu