By

Atutxa(e)ko Ainara
Atzoko egunean ipuin kontari ibili ginan Lauaxetan. Adi-adi mantendu ziran entzuleak, LH 3. Eta 4. mailako ikasleak. Ipuin kontalaria, Ines Bengoa. Eskerrik asko!
Sakondu
Aurreko egunetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei erronka bota diegu pintxo osasungarri eta sortzaileak egiteko, eta hauxe da emaitza: “Gazta itsasoa”, “Marigorringo pintxoa”, “Piñako loroa”, Animatu etxean zerbait prestatzera eta gozatu familian!
Sakondu
Hizkuntza bat ikasteko azken helburua hizkuntza horretan zailtasunik gabe hitz egitea eta komunikatzea da. Horregatik, gramatikatik edo irakurketatik haratago, garrantzi handia ematen diogu hizkuntzaren praktikari, eta ikasleei trebetasun hori garatzen laguntzen dieten hainbat egoera ematen dizkiegu: proiektuen aurkezpenak, beste ikasgai bateko klaseak hizkuntza horretan, trukeak, … edo Cambridge Speaking National Competition bezalako lehiaketak. Lauaxetako Lehen...
Sakondu
Aurten ere, Lauaxetako ikasleek Unesmun ekimenean parte hartu dute. Unesmunek Nazio Batuen Eredua erreplikatzen du eta UNESCO Eskolen Sarearen barne antolatzen da. Harvardeko Unibertsitatean jatorria duen hezkuntza-proiektu honek, UNESCOren printzipioen arabera, gazteen artean elkarrizketarako hezkuntza sustatzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza eta akordioak eztabaidaren bidez lortzea bezalako balioak sustatzen ditu, bakerako kultura bat garatuz, mundu...
Sakondu
Eta iritsi da Korrika eta Lauaxeta Ikastola ere, bertan izan da, euskararen alde. Aurrera!
Sakondu
Aste honetan, berriro ekin diogu STEAM egunari Lauaxetan, berrikuntza batekin, Batxilergotik eta DBHtik harago, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat ere zabaldu dugu. STEAM ikuspegi integratzailea da, ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikan duten interesa sustatzen duena, trebetasun garrantzitsu ugari garatzen dituen heinean. Bi egunetan, martxoaren 30ean eta 31n, tailerrak, erakusketak, ikasleen beraien...
Sakondu
Ezagutza ikasgelatik haratago dago eta, gainera, garrantzitsua da ikasleek inguruko errealitatea ezagutzea. Kasu honetan, Industria erronkaren barruan, Azterlan enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Industria Erronkari buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, esteka honetan klik egitera gonbidatzen zaitugu.
Sakondu
Oraingoan, Lauaxetako ikasle ohiak izan dira ikastolara hurbildu direnak, DBHko 4. mailako ikasleekin egotera, haiekin esperientzia partekatzeko. Beren lekuan zeudenean eta zer Batxilergo mota egin erabaki behar zutenean sentitu zutena, pentsatu zutena, …. rta esperientziak erakutsi diena bidean. Izan ere, orain erabakitzeko unean daudenentzat esperientzia hurbil eta esanguratsuak dira. Eta guretzat, plazer bat da egun...
Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen Lauaxetan eta apurka-apurka normaltasunera itzultzen ari gara. Polita izan zen ikasleak ez ezik, familiak ere ikastolan ikustea, azken bi urteetan ezin izan baitugu horrelako topaketarik egin. Gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldia, euskal dantzak, birziklatutako materialekin egindako eskulanen erakustaldia, GreenPower ekimenean parte hartzen duten Batxilergoko ikasleen kart erakusketa, … Eta...
Sakondu
Joandako astean, Lauaxetako ikasleak Olinpiada Zientifikoetan abiatu ziran. Estatu mailan egiten den lehiaketa bat da. Momentuz, fase autonomikoan gaude. 3. DBHko ikasleentzat bideratuta dago, baina 2007.urteko ikasleek parte hartzen dute. Beraz, 4.mailako batzuk ere parte hartzen dute. Ikasleek galdera batzuk erantzun behar dituzte hiruko taldeetan, zientziako esparru ezberdinen ingurukoak. Informazio gehiago ondoko loturan. Aurrera!  ...
Sakondu
1 92 93 94 95 96 105