By

Atutxa(e)ko Ainara
Joandako astean, DBH 2. mailako ikasleak Zornotzako Zelaietan egon ziran, Agenda 2030 programaren barruan Udaletxetik Amorebieta Ziklablea egitasmoaren aurkezpenean. Bizikletaren erabilera sustatzeko ekimena da. Interesgarria!
Sakondu
Lauaxetako Teknologiako ikasleek Indarpak lantegia ezagutzeko aukera izan dute, Nestor, ikastolako guraso baten eskutik. Bere laguntza haratago doa gainera, ikastolako Greenpower proiektuan murgilduta dauden ikasleei ere laguntzen ari baita, haien kart-a egiten, pieza batzuk fabrikatzen eta bere jakintzak elkarbanatzen. Eskerrik asko!  
Sakondu
Norberen ikasketak aurrera eramateaz gain, badaude hautetatik haratago itzelezko erronka eta lorpenak burutzen dituzten ikasleak. Arantza Berasategi dugu hauetariko bat. Batxilergoko 2. mailako ikaslea dugu eta hainbat sari, bizipen eta ordu sartu ditu hipikaren munduan. Bere esperientzia gertuagotik ezagutzeko, berarekin egin dugu oraingoan, elkarrizketa sakonean. Noiz hasi zinan hipikan? 13 urte ingurugaz. Hasiera baten astean...
Sakondu
Egunerokoan badakigu denbora askorik soberan ez daukazula. Horregatik, gauzak errezteko asmoz, albiste esanguratsuenak laburbildu ditugu. Ikusi nahi? Erantsita, hiru hileroko Lauberri edo gure aldizkari digitala aurkituko duzu. Horretarako, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu. Aldi berean, gure blogean harpidetuz, astean behin, zure postontzian asteko albisteen laburpena jaso dezakezu. Horretarako gure webean http://www.lauaxeta.eus/eu “Gure buletinean harpidetu”...
Sakondu
Kaixo, urte bitako umetxoak gara eta gaur, egun hauetako haizeak , ikastola nola utzi duen ikustera joan gara . Haizeak baserritik gertu bota dituen adar guztiak jaso ditugu eta gero potzuan sapabururik ba ote  zegoen ikustera joan gara. Primeran pasatu dogu ! Aita, ama,  natura inguruak asko gustatzen zaizkigu! Ondo pasatzen dugu!
Sakondu
Bizitzan erabakiak hartu behar dira, eta ez da beti erraza izaten. Batzuetan gertatzen da esperientziak, urteek, … argiago ikusarazten digutela zer nahi dugun. Baina sarritan, erabakia momentuan hartu behar dogu, une horretan dakigunarekin. Oraingoan, DBHko 4. mailako gazteei dagokie hurrengo ikasturtean zein Batxilergo mota aukeratu pentsatzea. Laguntzeko asmoz, hiru egunetan zehar, orientazioko diziplinarteko proiektu batean...
Sakondu
Datorren martxoaren 31n hasiko da Korrika 22, eta aurten Lauaxeta Ikastolak kilometroa erosi du gure ikasleek korrika egin eta euskararen alde lekukoa eraman dezaten. Ikastolari dagokion zatia Amorebieta-Etxanotik igaroko da apirilaren 1ean goizaldeko 3: 40an. Gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Lekukoa eraman nahi baduzu, izena eman dezakezu ondoko estekan. Egun berean Korrika Txiki ospatuko da...
Sakondu
Lanaldi jarraitua edo zatitua? Kronobiologiaren arloko ikerketa berrienek diotenez, lanaldi zatitua hobeto egokitzen da adingabeen erritmo biologikoetara, eta, gainera, errendimendu handiagoa, nutrizio-ohitura hobeak eta eskolaz kanpoko jardueretarako sarbide hobea lortzen laguntzen du. Juan Antonio Madrid Murtziako Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna, kronobiologian Espainiako aditu handienetakoa eta Sociedad Española del Sueño (SES) elkarteko batzorde zientifikoko kidearen arabera, “ordutegi...
Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!
Sakondu
Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean, adibidez, begietan benda bat jarriz aurre egin behar izan zieten...
Sakondu
1 93 94 95 96 97 105