Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Bertsolaritza: inprobisatutako hitzak baino gehiago

🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza.

“Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat.

Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa lantzea eta, batez ere, euskara bizirik eta modu sortzailean bizitzea.

Lauaxetan, bidea Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasten da eta DBHko 2. mailara arte hedatzen da, ikasleei aukera emanez norberaren garapenean ez ezik, euskararekin eta gure kulturarekin duten loturan ere hazteko.

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu