Duela gutxi kontatu genizuen Ibai, Lauaxetako 4 urteko ikaslea, Elkarrek antolatutako lehiaketa batean ipuin baten ilustrazio batengatik saritua izan zela. Bada, asteburu honetan bertan sari banaketa izan da. Lan bikaina Jon Ander Urkiagak idatzitako “Azeri ase ezina” ipuina ilustratzeko erronkaren aurrean. Zorionak Ibai! Sakondu
Igande honetan Greenpower Bridgestone lasterketan parte hartu dugu, DBHko eta Lauaxetako Batxilergoko ikasleek diseinatutako karts elektrikoak erakutsiz. Ikasleek egiten duten STEM proiektua da, eta oso motibagarria da ikasleentzat. Proiektu honetan, ikasleek karts elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzen dituzte. Hezkuntza-esperientzia paregabea da, eta ikasteko aukera ugari...Sakondu
Gaur kirikino txiki bati buruzko bideo bat partekatu nahi dugu, nahi gabe, inguruan dituenei min ematen diena. Hala eta guztiz ere, bere adiskideek beren arantzak estaltzeko modua aurkitzen dute, minik hartu gabe adiskide izaten jarraitu ahal izateko, kirikinoak nahita egiten ez duela ulertuta. Gure seme-alabei...Sakondu
Haur askoren fantasia da: erosi berri den kutxatik arrautza bat ateratzea, leku beroan jartzea, eta handik egun batzuetara txita eder bat ateratzea. Baina ez da hain erraza. Zergatik arrautza batzuetatik txita bat ateratzen da eta beste batzuetatik ez? 5 urteko ikasleak esperimentu bat egiten ari...Sakondu
Iraganeko oroitzapenak, pasadizoak eta emozio ugari Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur Jaian bizi izandakoak. Bidean lagundu dietenei eskerran, nola ez familiak eta baita irakasleak ere,… eta etorkizuna, etorkizun handia. Bizitza oso bat aurretik. Eguneko bideo txiki batekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu