Bloga

Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Joan den astean, adibidez, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan izan ziren. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Agenda 2030 taldeko ikasleek une historikoa bizi izan dute gaur: kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak piztearena. Jasotako deialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzako Agenda 2030 taldeko ikasleak zuzendaritzarekin bildu dira, eta bi ikasle arduratu dira eguzki-plakak pizteaz. Denboran gogoratuko dutela...
Sakondu
Gaur, Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dugu. Brasilgo ikastetxeetako irakasle eta zuzendari talde honek gure hezkuntza-sistema eta proiektua ezagutzeko interesa erakutsi dute, eta, zuzendariez gain, ikasleek beraiek egin dute gidari ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletan.
Sakondu
Badakigu zein baliotsua den gure seme-alabekin ematen dugun denbora, baina gaur esperientzia aberasgarri bati buruz hitz egin nahi dizuegu, onura ugari ekar diezazkiekeena. Batzuetan, zaila izan daiteke gure umeengandik aldentzea, baita denboraldi labur baterako ere. Hala ere, bizikidetza gainbegiratuko esperientzia horiek oso onuragarriak izan daitezke...
Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu...
Sakondu
1 121 122 123 124 125 232

Azken albisteak

2025/05/09
Emozioa, esker ona eta bide berriak: Agur Jaia
2025/05/08
1. DBH-koek Amorebieta-Etxanoko elkarbizitza hobetzeko ideiak proposatzen dituzte
2025/05/07
Liburutegiko orri-markatzaile berriak 1. eta 2. mailako ikasleen eskutik
2025/05/07
Eskerronez eta emozioz beteriko agurra: bihar Lauaxetan promozio-jaia ospatzen dugu
2025/05/07
Naturan ikasten: 2. mailakoek Atxondo bisitatu dute
2025/05/06
Oholtzaren atzean dagoena: ABAO Txiki programaren bidez, 1. DBHko ikasleek opera barrutik ezagutu dute

Kategoriak

Buletinean harpidetu