Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Zelan lortu erlaxatzea eta egin beharrekoei etekin gehiago ataratzea?

Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu.
Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.

Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa… kontua da ohitura bat garatzea, gure barruagaz konektatu ahal izateko, sentitzen doguna onartuz eta gure arreta une horretan daukagun helburura bideratuz.

Ohitura hau gure errutinetan txertatzen badogu, baliagarria izango da, ez bakarrik gure ikasleen ikasketetarako, orokorrean euren bizitzako edozein esparrutarako ere.
“Isilunea” deitu deutsogun tartetxo hau egunero hainbat alditan emoten da: ikastolara iritsi bezain laster eta atsedenaldien ondoren, batez ere. Dagoeneko DBHn eta Batxilergoan egiten dogu, baita Lehen Hezkuntzan ere, oraingoan Filosofia irakasgaiaren esparruan. Hurrengo urratsa Haur Hezkuntzako txikienei eta Lehen Hezkuntza osoari zabaltzea da.
Erronkagaz bat egin nahi badozu eta bere emaitzak zeuk ere nabaritu, meditatzeko doako 5 aplikazio izten deutsuguz, zure mugikorrean deskargatu daikezuzanak. Honeen bidez, errazagoa izango jatzu minutu batzuk emotea zugan zentratzeko eta hortik abiatuz, egin behar dozun horreri ekiteko.
Aurrera!

Azken albisteak

2025/05/22
LXT Kirol eguna
2025/05/21
Jakin-mina hitzaldiak: DBHko ikasleen ikuspegia zabaltzen
2025/05/20
Mozarten operarekin jolasean: esperientzia ahaztezina
2025/05/20
DBH 1: Hazteko eta Ikasteko Une Berria
2025/05/19
Igerilari txikiak, aurrera pauso handiak: Haur Hezkuntzako igeriketa intentsiboa
2025/05/19
Familiak eta ikastola: bidea partekatuz

Kategoriak

Buletinean harpidetu