2023/24 ikasturteari hasiera eman zaio, eta Onda Vascaren gonbidapenari erantzunez, ikasleen jaitsiera, onarpen-prozesu berria, digitalizazioa eta etorkizuneko Hezkuntzaren Euskal Legea aztertu ditugu. Errenteriako Orereta Ikastolarekin eta El Regatoko irakaskuntza-kooperatibako Monica Gutierrezekin batera egiten dugu. Elkarrizketa esteka honetan ikusi dezakezu.Sakondu
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) UNESCOri lotutako 19 euskal erakunde publiko eta pribatuk osatutako sarea da, eta beren proiektuak, programak eta ekimenak UNESCOren bost jarduera-eremuetan garatzen dituzte: hezkuntza, natura- eta giza zientziak, kultura eta informazioa eta komunikazioa, Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin eta 2030 Agendarekin konpromisoa...Sakondu
Bredako Unibertsitateko ikertzaile batek ikastolaren mugikortasun iraunkorra bultzatzeko plan bat garatuko du. Gure errealitatearen eta testuinguruaren aldez aurreko azterketa batetik abiatuta, ikertzaileak ikastolan mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Lauaxetako ikasleen artean mugikortasun horri lotutako balioak garatzeko ekintzak proposatuko ditu. Proiektua 4 hilabetetan zehar garatuko da eta...Sakondu
Aparkalekutik ikastolara sartzean irakurtzen diren hitzak dira, eta horrela hartu ditugu gaur Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Xabier Aizpurua Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea eta Maritere Ojanguren Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariordea. Ikasleek egiten dutenaren eta dakien guztiaren zatitxo bat erakutsi nahi...Sakondu
Abian da ikasturte barria eta harekin ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi baduzu, hainbat iturri dituzu zure eskura. Ezagutu nahi? Ohiko zirkularrez gain, ondokoetan aurkitu gaitzakezu: –Gure blog honetan: eta bertan harpidetzen bazara astero zure postontzioan albisteen laburpena aurkituko duzu: https://www.lauaxeta.eus/eu/bloga/ -Instagram: https://www.instagram.com/lauaxeta_ikastola/?hl=es -Facebook: https://www.facebook.com/lauaxeta.ikastola...Sakondu