Exporecerca zientzia-azokan izan ondoren, Uxue Idirinek, Martin Fernandezek, Izaro Riojak, Noa Blancok, Ane Marinek eta Gadea Martinezek beren proiektua aurkeztu dute Bartzelonan, Educaixaren The Challenge ekimenaren barruan. Sakondu
Gure gorputzaren osasuna eta zaintza seme-alabei eta ikasleei transmititzea gauza ona da. Ispiluan proiektatzen duten irudiarekin gustura egon nahi izatea eta ondo ikusteko ahaleginak egitea ere positiboa da, beren burua zaintzeko duten beste esparru bat den heinean. Baina gure balio nagusia ez da kanpoko irudian...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!Sakondu
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez: Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko. Jasone Osoro idazlearekin...Sakondu
Duela aste batzuk, Lauaxetan, Pi eguna ospatu genuen, ikasleak beren ezagutzak modu sortzailean aplikatzera animatzeko hainbat egun eta erronka planteatuz. Gaurko egunean sariak banatu dira. Zorionak guztioi! Pi-ertsonaiak saria- Maider Zallo Pi-ertsonaiak saria- Helene Arginzoniz Argaz-Pi-a – Amets Larraza Pi-entsa- Miren Mondragon Pi eguneko sari nagusia- Aiala...Sakondu