🤖 🚀Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolako ikasleek FIRST LEGO League (FLL) Euskadi ekimenean parte hartu dute, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak (STEM) modu praktiko eta motibatzailean lantzeko aukera paregabean. Programak erronka bikoitza proposatzen die taldeei: alde batetik, robot autonomo bat diseinatu, eraiki eta programatzea hainbat proba gainditzeko; eta bestetik, benetako arazo bati irtenbide berritzaile bat proposatzea,...Sakondu
🏆 🧭Albiste bikaina partekatu nahi dugu! Jurgi Calzada Lucio, Lauaxeta Ikastolako 11 urteko ikaslea, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako txapeldun izan da M12 mailan. Lehiaketa otsailaren 22an jokatu zen Marbellan (Malaga), eta Iurgik podiumeko tokirik garaienera igo zen. Marbellako alde zaharrean zehar egin beharreko ibilbidea bikain osatu zuen, eta 52 segundoko aldea atera zion bigarren...Sakondu
🎤 🎶Joan den ostiralean, Rafa Rueda musikaria Lauaxetako ikasleekin izan zen, Musikariak Ikastetxean programaren barruan antolatutako saio berezi batean. Topaketa honetan, Rafak bere ibilbide eta esperientzia artistikoa partekatu zituen, bere sormen-prozesua azaldu zuen, nola konposatzen dituen abestiak eta zerk inspiratzen duen kontatu zuen, eta hainbat kanta zuzenean eskaini zizkien ikasleei. Musikariak Ikastetxean programa Hezkuntza Departamentuak...Sakondu
📚 🌍Ostiral honetan martxoak 6, KulturLab – Lauaxeta Ikastolan, Mikel Reparaz izango dugu gure artean. Bere Amerikaren arrakalak liburuari eta gaur egungo nazioarteko testuinguruari buruz arituko da solasean, ikuspegi sakon eta argigarri batekin. Gaur egungo munduaren erronkak hobeto ulertzeko eta hausnarketa partekaturako aukera paregabea izango da, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa sustatzen dituen espazio batean. 📅...Sakondu