Eguneroko bizitzan, gure ikasleen bizitzan garrantzitsua den zerbait bezala, kirolari garrantzia ematen badiogu ere, gaurkoan Lauaxeta are kirolari gehiagoz bete zaigu. Izan ere, aurtengo inauterien gaia kirola da. Ikusi nahi duzu? Argazki batzuekin utziko zaitugu.Sakondu
Jarduera fisikoa eta kirola garrantzitsuak dira gure seme-alaben osasunerako. Ikastola garen heinean, gure sustraiak eta kultura ezagutzea eta baloratzea ere. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek topaketa berean batzen dituzte bi alderdiak: Herri kirolen topaketa. Honen erakusgarri, irudi batzuekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Aurreko astean Lauaxetako LXT futbola Anboto taldeak Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan zuen. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera! Sakondu
Batzuetan zaila da etorkizunean egin nahi duguna erabakitzea, baina, horrez gain, egin behar dugunari edo egin behar ez dugunari buruzko estereotipoek baldintzatzen bagaituzte, aukera are zailagoa izango da, benetan sentitzen dugunetik urrunago dagoen bide bat hartuko dugu, eta zoriontsu egiten ez gaituen zerbaiten jardunean arrakasta...Sakondu
Etorkizunari buruz erabakitzea ez da lan erraza. Helduei ere gertatzen zaigu, nagusitzen goazen heienan argiago ikusten dugula benetan zer gustatzen zaigun edo zer ematen zaigun ondoen. Baina gure seme-alabek goizetik hartu behar dituzte erabakiak, eta, batzuetan, hainbeste aukera eskura izanda, zaila izan daiteke. Horregatik, horrelako...Sakondu