Aurki gaitzazu

Bloga

Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!
Sakondu
Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean,...
Sakondu
Atzo, Plastikako DBHko 4. mailako ikasleek klase berezi bat jasotzeko aukera izan zuten, IED Kunsthalek zuzenduta, Lauaxetaren aliantza den Goi Mailako Diseinu Ikastegiak. Beren argazki kamera egin zuten eta gero kanpora irten, probatzeko. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak. Eskerrik asko!
Sakondu
Arrieta Martín, Laida Díez, Aroa Fernández, Miren Mondragon, Ager Uribe eta Ekain Garate dira, guztiak DBHko 4. mailakoak. Lan asko egin behar dela nabarmendu dute, baina esperientzia oso polita eta aberasgarria dela. Asteburu honetan bertan, eskualdeko fasean, beste ikastetxe batzuekin eta beste herrialde batzuetako (Turkia,...
Sakondu
Aste honetan bertan, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berritzeko auditoriaren bisita izan dugu. Bisita gidatua, ikasleen eskutik egin zen. Ikastolan barrena ibilaldi bat egiteaz arduratu ziren, arlo honetan eskuartean ditugun ekimen guztiak ikusgai jartzeko eta ebidentziak emateko. Lan ona egin duzue, ikasle gidariak!
Sakondu
1 236 237 238 239 240 278

Azken albisteak

2026/03/04
Gizarte-bazterketa aurrez aurre, Bizitegirekin
2026/03/04
Nor gara? Zentzumenetatik haratago gure identitatea aztertzen
2026/03/03
5. mailakoak Garbikerren “A ze marroia” ekimenean
2026/03/02
Asteburu honetan FLL Euskadin parte hartu dugu: berrikuntza, ikaskuntza eta dibertsioa!
2026/03/02
Jurgi Calzada, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako irabazle
2026/03/02
Musikariak Ikastetxean: Rafa Rueda Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu