Eta ba al dakizu etxeetatik balore horietan eragiten dugula, gure ohitura eta aukera dietetikoen bidez? Janaria ez botatzeko Eusko Jaurlaritzak, Elika fundazioaren bitartez kudeatutako sentzibilizazio kanpaina bat sortu du. Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten du (zehazki 12. helburuarekin, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari lotutakoarekin)....Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleek EULEUK GKEari eman diote bildutako dirua, aurreko egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka solidariorako jostailuak ikastolara ekarri dituzuen familien eta ikasleen laguntzari esker. Zuen laguntzaz baliatuz, 1.330 € jaso ditugu. Eskerrik asko! Sakondu
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek marrazkietan islatu dute Alzheimerra. Kasu batzuetan oroimenean gorde nahiko lituzketen oroitzapen pertsonalak marraztuz, eta beste batzuetan gaixotasun horrek haientzat dakarrena aipatuz. Haien ideiak eta marrazkiak partekatzeko asmoz, horien bilduma bat egin dugu, eta esteka honetan klikatuta ikus dezakezu.Sakondu
Lauaxeta Ikastola berdintasun plan baten garepenean murgilduta dago. Atzokoan, Lauaxetako Berdintasun Batzordearen ordezkari bezela, Iraia Brazalez eta Ane Arin, Generation Equiality topaketan izan ziran, gure aurrerapausuak eta hartzen ditugun konpromisoak azaltzen, beste 100 erakunderen aurrean. Gehiago jakin nahi izanez gero, ondoko lotura klikatu dezakezu.Sakondu
Parte garen errealitatea hobetzeko jarrera ekintzailea trebetasun garrantzitsua da. DBHko 2. mailako ikasleei dagokienez, Lauaxetak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egin eta Ekin programan parte hartzen du. Oraingoan, Aldundiak familientzako gida bat helarazi digu, gazte bakoitzari bere bidea egiten laguntzeko. Alde batetik, ikasleek etorkizunera orientazio gutxi dutela...Sakondu