Joandako ostiralean bazkideen Asanblada Orokorra ospatu genuen, gai ordenean zerrendatutako aspektu guztiak landu eta onartu ondoren: 2020-12-18an izan zan Batzarreko Aktaren onarpenaren txostenaren berri Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legera egokitzeko, estatutu sozialenaldaketaren aurkezpena eta onarpena 2020/2021 ikasturteko Ustiapen Kontuaren eta Kontu-Garbiketearen onarpena, 2021-08-31ra 2021/22...Sakondu
Eta ba al dakizu etxeetatik balore horietan eragiten dugula, gure ohitura eta aukera dietetikoen bidez? Janaria ez botatzeko Eusko Jaurlaritzak, Elika fundazioaren bitartez kudeatutako sentzibilizazio kanpaina bat sortu du. Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten du (zehazki 12. helburuarekin, ekoizpen eta kontsumo arduratsuari lotutakoarekin)....Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleek EULEUK GKEari eman diote bildutako dirua, aurreko egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka solidariorako jostailuak ikastolara ekarri dituzuen familien eta ikasleen laguntzari esker. Zuen laguntzaz baliatuz, 1.330 € jaso ditugu. Eskerrik asko! Sakondu
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek marrazkietan islatu dute Alzheimerra. Kasu batzuetan oroimenean gorde nahiko lituzketen oroitzapen pertsonalak marraztuz, eta beste batzuetan gaixotasun horrek haientzat dakarrena aipatuz. Haien ideiak eta marrazkiak partekatzeko asmoz, horien bilduma bat egin dugu, eta esteka honetan klikatuta ikus dezakezu.Sakondu
Lauaxeta Ikastola berdintasun plan baten garepenean murgilduta dago. Atzokoan, Lauaxetako Berdintasun Batzordearen ordezkari bezela, Iraia Brazalez eta Ane Arin, Generation Equiality topaketan izan ziran, gure aurrerapausuak eta hartzen ditugun konpromisoak azaltzen, beste 100 erakunderen aurrean. Gehiago jakin nahi izanez gero, ondoko lotura klikatu dezakezu.Sakondu