🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain...Sakondu
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku...Sakondu
DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek Batxilergo Duala egitea aukeratzen dute, eta, hain zuzen ere, aste honetan hasi dute ikasturte berri hau, AEBn dituzten tutore berrien eskutik. Diploma honek ikaslearen jatorrizko herrialdeko batxilergoko titulazioa (aurrez aurre) eta Estatu Batuetako batxilergoko titulazioa edo High School Diploma (digitala)...Sakondu
🌿 Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako 2. Batxilergoko ikasleek une berezia bizi izan dute IMQ Igurco Orue egoitzan. Joan den ikasturtean parte hartu zutenekin berriz elkartzeko aukera izan dute, IMQ Igurco Orue Programa Intergenerazionalean. Ekimen honek belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzen ditu, bai gazteen bai nagusien ongizatea,...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan argi daukagu ikaskuntza gelatik harago doala. Bidaiatzeak, kultura berriak ezagutzeak eta beste herrialde batzuetan ikasteak ikasleen autonomia sustatzen du, ikuspegia zabaltzen du eta bizipenei balio berezia eransten die. Horregatik, ikasturte hasiera honetan, agur eta animo bereziak bidali nahi dizkiegu aurten kanpoan ikasketak egiten...Sakondu