DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako,...Sakondu
Duela gutxi, gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ilusio handiz zorion-mezuak bidali dizkiete Colisée Larrauri egoitzako adinekoei. Gaur, oso berezia den mezu bat jaso dugu, eta horrek poza ekarri dgu: ✉️ Urtero, data hauetan, urtean zehar belaunaldi arteko jarduerak partekatu dituzten txikiekin zorion-mezuak elkartrukatzen dituzte....Sakondu
Lauaxetan, ikasle bakoitzak interes, gaitasun eta behar desberdinak dituela badakigu. Horregatik, aniztasunari erantzuteko gure apustua ez da bakarrik arlo akademikoan islatzen, baizik eta kirol arloan ere. Kirola ez da jarduera fisiko hutsa: pertsonen garapen integralerako tresna funtsezkoa da. Kirolaren bidez, gure ikasleek lan taldean aritzea,...Sakondu
Atzo une oso berezia bizi izan genuen, Bikain Urrea ziurtagiri ospetsua Donostiako Kursaal Jauregian jasotzeko aukera izan baikenuen. Aitorpen honek, Eusko Jaurlaritzak emandakoa, gure erakundean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa maila gorenean bermatzen du, eta urteetan zehar gure hizkuntza eta kulturarekin izan dugun konpromisoaren isla...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hezkuntza menstrualaren inguruko tailerrean parte hartu dute Askaziren eskutik, gure gorputzaren ziklikotasuna ulertzeko eta normaltzat hartzeko ezinbesteko urratsa. 🌙 Halako ekimenak oso garrantzitsuak dira hilekoaren inguruko tabua apurtzeko eta neska gazteak txikitatik ahalduntzeko. 🩷 Tailerrean, norberaren zikloa ezagutzen,...Sakondu