Category

Bestelako ekintzak
Batzuetan, proba edo hitzordu garrantzitsuren bat daukagunean, zortea opa ohi dugu, baina guk ez diegu zorterik opatu nahi egun hauetan Unibertsitatera Sartzeko Proban murgilduta zaudetenei. Zergatik? Zortea zoriaren mende dagoelako eta ausazkoa delako, loteria bat bezalakoa da. Eta ez dugu zorte horretan sinesten. Gehiago sinesten dugu bakoitzaren, ahaleginaren eta aurretiaz egindako lanaren mende dagoen horretan....
Sakondu
Irtenaldietan, ondo pasatzeaz eta eguneroko errutinaz irteteaz gain, balore garrantzitsuak lantzen ditugu. Besteak beste, aldamenekoekin ondo konpontzea gauza ona dela eta batera indartsuagoak garela. Ikusi bestela. Besarkada bana eta asteburu on guztioi!
Sakondu
Helburu horrekin, Leartibai Fundazioak Talentatu jardunaldiak antolatu ditu, STEAM gaiak sustatuz (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics). Bertan izan ziren Lauaxetaren DBHko 4. mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean Batxilergo zientifikoa egitea erabaki dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Sakondu
Oraingoan astebururako plan bat proposatzen dizuegu. Antzerki-komedia dibertigarria da, eta, bertan, desgaitasuna duten gazte askok, aktore propioek bezala, dituzten arazoak jorratzen dira. Aisialdirako proposamen honek gizarteratzearen aldeko apustu garbia egiten du. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen esteka.
Sakondu
Gure ikasle ohi Inunen eskutik, Lehen Hezkuntzako ikasleek, beste behin, giro ezin hobean, euskaraz abesteko aukera izan zuten. Gaur egungo abestiak eta betikoak. Gure kulturaren parte diranak. Lauaxetak euskararen eta gure kulturaren alde egiten duen beste ekimen bat dugu. Beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egitera gonbidatzen zaitugu.
Sakondu
Lauaxetan, inguratzen gaituen ingurune pribilegiatua aprobetxatuz, ahal dugun guztietan kanpora ateratzen gara, lana kanpora eramanez, kanpoan kontzertu bat antolatuz edo, besterik gabe, paseatzeko, aire garbia arnasteko eta pilaz kargatzeko, gure lanari indar handiagoz ekiteko. Eta ikasleek eskertu egiten dute. Naturarekin kontaktua izateak duen garrantziari buruzko artikulu interesgarri batekin uzten zaitugu, bereziki haurrengan duen eraginari buruzkoa....
Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan berdintasunaren aldeko lanean erreferente diren bi ikasle uzten gaitue: Iraia Brazalez eta Ane Arin. Ikasle horiek Batxilergoko 2. urtea ikastolan amaitzen dute, eta ikastolan berdintasunaren alde aritzen den Aregin taldeko kideak ditugu. Orain, haien erreleboa hartzeko unea da. Marta Jodra Zubizarreta eta Ariadne Jorge Uranga izango dira arduradunak, baina azpimarratu nahi dugu...
Sakondu
Egunotan gure ikasle ohi izateko pausu batera dauden ikasleentzako argazki sorta bat daukagu, baita azken txanpa honetan animoak emateko gogoa ere. Aurrera!    
Sakondu
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...
Sakondu
Gaurkoan gure gazteen artean euskararen erabilera hedatzeko asmoz eta horretarako erreferente interesgarriak eskaintzeko helburuz, tetsigantza nabarmen bi izan ditugu Lauaxetan. Batetik Amets Arzallus, bertsolari eta idazlea. Bestetik Omar Diop, Senegaletik 14 urtegaz, Berriatuara etorritako euskalduna. Biak euskaldunak, bata Ipar Euskal Herrian bizi da, bestea Hego Euskal Herrian. Biak euskaraz bizi direnak eta euskaraz sortzen dutenak:...
Sakondu
1 2 3 4 7