Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak. Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera. Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela;...Sakondu
Joan den astean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Maierrera hurbiltzeko aukera izan zuten, ingeniari izateak eskatzen dituen gaitasunak eta horrek dakartzan erantzukizunak ezagutzeko. Esperientzia horietatik ikasteaz gain, etorkizunari begira erabakiak hartzeko lagungarri dira. Eskerrik asko Maier eta aurrera!Sakondu
Liburu-apalategi bat norena den jakiteko gai izango zinateke, bere argazkia ikusita bakarrik? Erronka hori planteatu diegu DBHko 3. eta 4. mailako eta baita Bagtxilergoko ikasleei, liburuaren eguna dela eta. “Teacher shelfie” jarduerarekin, selfie berezi samar bat dute oraingo honetan, irakasleen liburu-apalategiarena hain zuzen ere. Asmatuko ote zeinena? Sakondu
Ikasgelan egun batzuk eman ondoren, ikasle txikienek Lauaxetako urmaelera itzuli dituzte zapaburuak eta igelak. Izan ere, ikasgelan edukitzea asko gustatzen bazaie ere, beren etxea beste bat dela ulertzen dute. Ikusi nahi duzu nola agurtzen dituzten? Bai, txikienek “etxea” izten dutela ikustea hunkigarria da… Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Korrikan aktiboki parte hartu ondoren, Korrika Txiki ospatu dugu gaur, gazteenak euskararen alde inplikatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
Atzoko egunean ipuin kontari ibili ginan Lauaxetan. Adi-adi mantendu ziran entzuleak, LH 3. Eta 4. mailako ikasleak. Ipuin kontalaria, Ines Bengoa. Eskerrik asko!Sakondu
Joandako astean, Lauaxetako ikasleak Olinpiada Zientifikoetan abiatu ziran. Estatu mailan egiten den lehiaketa bat da. Momentuz, fase autonomikoan gaude. 3. DBHko ikasleentzat bideratuta dago, baina 2007.urteko ikasleek parte hartzen dute. Beraz, 4.mailako batzuk ere parte hartzen dute. Ikasleek galdera batzuk erantzun behar dituzte hiruko taldeetan, zientziako esparru ezberdinen ingurukoak. Informazio gehiago ondoko loturan. Aurrera! ...Sakondu