Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean. Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.Sakondu
Maitane, Inma, Andere, Ainize, Pili, Maite, Iñaki, Fernando, Iban, Xabier… ehun bat izen Lauaxetan eta gaur, guztion eguna. Irakasleen eguna. Hori dala eta ikasleei galdetu deutsegu eurentzako zer dan irakaslea. Entzun nahi?Sakondu
Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria. Gehiago jakin nahi dozu?Sakondu
Gaitasunetan eta baloreetan hezteari buruz ari garenean, ezinbestekoa da ikasleak bakean eta arazoak era baketsuan ebazteko gaitasunean trebatzea. Gaur, bakearen nazioarteko egunean, besteak beste, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programaz hitz egingo dogu.Sakondu
Lauaxeta Ikastolak bat egin dau Mauri Imaz Bengoa, Turkiolo izenez ezagunagoa danagaz, muin-emotearen aldeko ekimenaren alde. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto! Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak? Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta beronegaz laister arte esateko unea heldu da, baina oraingo honetan irakasleak agurtzera gatoz, euren erretirua dala eta. Bego, Rosa Mari eta Belinda, hainbat urte Lauaxetan lanean izandakoak hirurak. Ondo izan eta besarkada bana!Sakondu
Gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Lauaxetako ikasleek hainbat ekimen garatu dabez bardintasunaren alde. Esate baterako, ondokoak. Segi irakurtzen. Ikasgelan garatu diran jarduera guztiez gain, ikasleak bardintasunean aurrera egiteko beharraz kontzientziatzeko, askotariko keinuak egin dabez emakumearen nazioarteko egunaren alde: txikienek beren eskuekaz margotutako murala, Lauaxetako talde feministako kide diran naguasiagoek bardintasunaren aldeko manifestuaren irakurketa Amorebieta-Etxanoko udalagaz batera,...Sakondu