Aurki gaitzazu

Category

Ekitaldiak eta ospakizunak
Liburuaren Eguna oso modu berezian ospatu genuen atzo gure Ikastolan. Jarduerak askotarikoak eta zirraragarriak izan dira, eta adin guztietako ikasleek parte hartu dute. Liburutegi berriaren inauguraziotik bigarren eskuko liburu azoka tradizionalera, antzerki ikuskizunetatik, ipuin-kontalarietatik, Amets Arzallusen “Miñan” liburuaren irakurketatik, DBHko ikasleek txikienentzat planteatutako bidaia literarioetatik, Jasone Osoro bezalako idazleekin izandako elkarrizketetaraino. Ikasketaz, aurkikuntzaz eta, batez...
Sakondu
Joan den larunbatean zuhaitzaren eguna ospatu genuen Lauaxetan eta pixkanaka ikastartean aurrera goaz. Natura, familia, dantza erakustaldiak, lan erakusketak, GreenPower proiektua eta Lai gunearen inaugurazioa! Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolako 76 ikaslek ikuslez betetako entzuleria liluratu zuten, Josu Elberdin musikagilearen “Ametsen bidea” lanaren interpretazio ikusgarriarekin. Ekitaldia Zornotza Aretoan izan zen eta une zirraragarria izan zen artista gazteentzat zein haien familientzat. Momentutik harago, zer ikasi zuten esperientzia horri esker? Talde-lana: Ipuin musikal baten interpretazioak parte-hartzaile guztien arteko koordinazio bikaina eskatzen du....
Sakondu
Datorren larunbatean, martxoak 16, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen eskutik, zuhaitz eguna ospatuko dugu ikastolan. Ekitaldia goizeko 10:30tan hasiko da, dantza taldeen eta gimnasia erritmikoaren emanaldiekin. Halaber, lehen hezkuntzako Scienceren sorkuntzak eta Greenpower proiektuko auto elektrikoak ezagutzeko aukera izango duzue, baita Urbela eskultoreak gidaturiko zurezko eskultura-tailer batean parte hartzeko aukera ere. Jai honetan parte hartu...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako bertsolaritza taldeko neskek gaurko prestatu duten bertsoaren leloa da. “Esan ta izan. Nahi dut bizitzan! “. Ez gehiago, ez gutxiago. Ezin hobeto esan. Oinarrizko eta funtsezko zerbait aldarrikatzen dute, alegia, pentsatzen dugun bezala izateko, bizizteko eta esateko askatasuna. Zuen aldarrikapenarekin bat egiten dugu eta gauza bera egitera gonbidatzen zaituztegu, bideo hau ahal duzuen...
Sakondu
Oso erraza da. Izan ere, zentzuzkoa da, erabat. Zer iritzi dute haurrek laneko desberdintasunari buruz? Zehazkiago, zer iruditzen zaie gizonek eta emakumeek generoagatik bakarrik desberdin kobratzea? Esperimentu bat egin nahi izan dugu bertatik bertara jakiteko. Emaitzarekin utziko zaitugu. Zuk zeuk ikusteko.
Sakondu
Jolas eta dibertimendua tarteko ere, ezagutzetara hurbildu gaitezke. Gaurkoan, HH eta LHko ikasleak beste cultura batzuk ezagutzeko aukera ezberdin bat izan dute. Aurtengo gaia, hain zuzen horixe izan da: munduko kulturak. Irudi batzuekin uzten zaituegu.
Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Txitxiburduntzi eguna ospatu dute. Argazki batzuekin utziko zaituztegu, baina pena da usaina ez iristea eta zaporeaz gozatzerik ere ez izatea. Ez dizuegu inbidia gehiago eman nahi! Baina ba al dakizue ezer ohitura honi buruz? Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan Inauteri aurreko igandean ospatzen zen. Egun...
Sakondu
“Santa Ageda bezpera dugu… Euskal Herriko eguna. Etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe. ” Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala familietan zoriontasuna patu nahi dizuegu. Gaur bertan 4 urteko ikasleek abestu digute Lauaxetan eta haien partez zoriontasuna opa dizuegu etxe eta familia guztioi. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan...
Sakondu
Gaur, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek San Blas eguna aprobetxatu dute gure tradizioak eta kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta, bide batez, burua ez ezik urdaila ere elikatzeko, egunerako sukaldean propio prestatu dituzten gozokiak dastatuz. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu. Eskerrik asko sukaldariei!
Sakondu
1 2 3 4 5 6 10