Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Ene Kantakekin abestu eta dantzatzera! Ene Kantak 2011n sortutako euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu. Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on! Sakondu
Guztiok ditugu beldurrak eta batzuetan gure bizitza baldintzatzen digute. Gaur bezalako egun batean, beldurra ematen duten munstroen egunean, aukera aprobetxatu nahi izan dugu zerbait positibo bihurtzeko. Horregatik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek beldurra ematen dien zerbait pentsatu dute eta gure su txikian erre dute. Eta gauza bera egiten baduzu? Aurrera!Sakondu
Gure semearen edo alabaren matrikulazioa edo eskolatzea erabaki garrantzitsua da, hainbeste maite dugun norbaiten oraingo eta etorkizuneko ongizateari zuzenean eragiten baitio. Beraz, ez da erabaki erraza eta zalantzak sor daitezke. Horregatik, edozein erabaki hartzerakoan garrantzitsua bada informazio ona izatea, kasu honetan are gehiago. Hori dela eta, ate irekien jardunaldi batzuk antolatzen ditugu urtero, behar duzun guztia azaltzeko, zure...Sakondu
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez: Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko. Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen....Sakondu
Ekitaldi ugari, gaurkoan, Lauaxetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta: jolasak, HHn, berdintasunaren inguruko irratsaioa eta podcasta LHn, … protagonistak, ikasleak eurak eta, Lauaxetako talde feminista, berdintasunaren alde lan egiten duen ikasle-taldea. LHko ikasleen obra den bideklip batekin eta LHko ikasleek LauHaixetara Irratian berdintasunaren alde grabatu duten podcast batekin uzten zaituegu. Azken hau, ondoko esteka honetan entzun dezakezu....Sakondu
Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago, Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko. Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera egiteko, eta bakoitzak kontzientziak mugi ditzake gizarte bidezkoago baten alde....Sakondu
Eguneroko bizitzan, gure ikasleen bizitzan garrantzitsua den zerbait bezala, kirolari garrantzia ematen badiogu ere, gaurkoan Lauaxeta are kirolari gehiagoz bete zaigu. Izan ere, aurtengo inauterien gaia kirola da. Ikusi nahi duzu? Argazki batzuekin utziko zaitugu.Sakondu