Aurki gaitzazu

Category

Ekitaldiak eta ospakizunak
Datorren martxoaren 31n hasiko da Korrika 22, eta aurten Lauaxeta Ikastolak kilometroa erosi du gure ikasleek korrika egin eta euskararen alde lekukoa eraman dezaten. Ikastolari dagokion zatia Amorebieta-Etxanotik igaroko da apirilaren 1ean goizaldeko 3: 40an. Gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Lekukoa eraman nahi baduzu, izena eman dezakezu ondoko estekan. Egun berean Korrika Txiki ospatuko da...
Sakondu
Arrieta Martín, Laida Díez, Aroa Fernández, Miren Mondragon, Ager Uribe eta Ekain Garate dira, guztiak DBHko 4. mailakoak. Lan asko egin behar dela nabarmendu dute, baina esperientzia oso polita eta aberasgarria dela. Asteburu honetan bertan, eskualdeko fasean, beste ikastetxe batzuekin eta beste herrialde batzuetako (Turkia, Belgika eta Belgika) pertsonekin elkartu dira. Gero lan-talde bereko kide...
Sakondu
“Ahots morea, neurea eta zeurea”; “Maitemindu zaitez zutaz, bizitzaz, eta gero, zuk nahi duzunaz !”, … Ekitaldi ugari, gaurkoan, Lauaxetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Protagonistak, ikasleak eurak eta, bereziki, Haregin taldea, berdintasunaren alde lan egiten duen ikasle-taldea. Aurrera!
Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz.    
Sakondu
Batxilergoa non eta nola egin erabaki garrantzitsua da zure etorkizunerako. Goi mailako ikasketen aurreko bi urteak dituzu aurretik, eta etapa horretan, batez ere, zure etorkizun akademiko eta profesionalean baliagarriak izango zaizkizun gaitasunetan eragin behar duzu. Lauaxeta Ikastolako batxilergoak hiru helburu ditu: batetik, ikasleak kontzientziatzea beren ikaskuntzek bikainak izan behar dutela eta ikaskuntza bizitza osoko prozesutzat...
Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako,...
Sakondu
Seme-alabak zein ikastetxetan matrikulatu erabakitzea garrantzitsua da, eta horregatik, bidean laguntzeko asmoz, joan den larunbatean ate irekien jardunaldiak egin ziren ikastolan. Saioa gure hezkuntza proiektua azaltzera, bisita gidatua egitera, ikastolako instalazioak bertatik bertara ezagutzera eta matrikulazio prozesuaren inguruan sor litezkeen zalantzak argitzera bideratu zen. Matrikula egiteko epeari dagokionez, urtarrilaren 17tik 28ra luzatzen da (biak barne)....
Sakondu
Gabonetako opor hauetan zaindu eta jai zoriontsuak izan ditzazuela. Besarkada handi bana eta itzuli arte.
Sakondu
Gaurkoan, ikastolako txikienek, Olentzero etta Mari Domingiren bisita hartu dute. Olentzero, bideo dei baten erdian ere harrapatu dugu konfinatuta dauden ikasleak agurtzen. Ziur esperientzia hau ahaztuko ez dutena.  Zaindu eta besarkada bana!
Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena dakarren faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak bardintasunean eta indarkeritik urrun heztea. Gaurkoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dala eta. Ikusi nahi? Indarkeriaren aurkako manifestua irakurtzea, kontzientziaziorako esku lanak gauzatzea, letra matxistak dituzten abestietaz ohartaraztea,...
Sakondu
1 7 8 9 10