Urtero, 3. DBHko ikasleek World Peace Game-n parte hartzen dute. John Hunterrek diseinatutako simulazio honetan, ikasleek nazioarteko gatazkak konpontzen eta munduko bakea lortzen saiatzen dira. Zer da? World Peace Game-k ikasleak munduko liderren, diplomazialarien eta ekonomisten rolean kokatzen ditu. Negoziazio eta erabakien bidez, gatazka militarrak eta ingurumen-arazoak bezalako krisi globalak konpontzea dute helburu, betiere modu...Sakondu
Joandako ostiralean, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek Ekintzailetza Azokan parte hartu zuten, beren enpresa-proiektuak profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztuz. Ekitaldi honek aukera eman die orain arte landutako ezagutzak eta gaitasunak praktikan jartzeko. Esperientzia honek hainbat gaitasun giltzarri garatzeko aukera eskaini die: Sormena eta berrikuntza: 💡 Proiektu bakarrak sortuz eta irtenbide originalak proposatuz. Talde-lana:...Sakondu
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Minnie the Seed proiektuan murgildu dira, eta horri esker, haziaren bizitzaren zikloa modu praktiko eta dibertigarrian ikasi dute. Azken asteetan, ingeleseko eskoletan landareak hazteko prozesua ezagutu dute, eta naturari lotutako hiztegia lantzeaz gain, landareen germinazioa eta zaintza ulertu dute. Horrela, hizkuntza ikastea eta zientzia ulertzea uztartu dituzte. Ikasitakoa sendotzeko, Laia...Sakondu
Justiziazaleak taldeak justizia sozialarekin eta giza eskubideekin lotutako sentsibilizazio eta konpromisoa sustatzen jarraitzen du hainbat ekimenen bidez. Talde honek hainbat jarduera antolatzen ditu gizartearen kontzientzia pizteko. Egiten dituzten lanen artean daude: nazioarteko egun esanguratsuen inguruan sentsibilizazio-kanpainak eta egun tematikoak antolatzea, GKEekin elkarlanean aritzea eta ekimen zehatzak bilatzea, merkatu solidarioak sortzea eta kudeatzea (elikagai, jostailu, arropa,...Sakondu
EKOtaldeko ikasleek berriro erakutsi dute ingurumenaren zaintzarekiko eta ekosozial eta komunitarioarekiko duten konpromisoa. IB programaren baitan kokatutako agentzia honek hainbat jarduera garrantzitsu garatzen ditu ingurunea eta komunitatea hobetzeko. Euren eginkizunen artean honako hauek nabarmentzen dira: animalien zaintza, Lumalai oilotegiaren kudeaketa, ortuko auzolanak, landatzea, garbiketa lanen koordinazioa, ortuarien salmenta, galdutako arroparen kudeaketa eta Garapen Iraunkorreko Helburuen...Sakondu
Atzo, DBHko 1. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi zuten: Orueko adinekoen egoitzara hurbildu ziran kontzertu didaktiko bat eskaintzera. 🎻🎺🥰 Hau lehenengo emanaldia besterik ez da; hurrengo hilabeteetan, otsailean, martxoan eta apirilean, beste hiru kontzertu egingo dituzte. Ekimen honek onura bikoitza du: gazteek beren talentua partekatzeaz gain, enpatia, errespetua eta beste belaunaldi batzuekin harremanak garatzen...Sakondu
Asteburu honetan Zuhaitz Eguna ospatu dugu Lauaxetan, gure seme-alabek ikastola erakutsi eta haien egunerokotasunaren zati bat partekatu duten egun berezia. Goiz familiarra eta jarduerez betea izan da: dantzak, gimnasia erritmikoa, kart elektrikoen erakustaldia, aurpegi margoketa… eta, noski, txistorra dastaketa! 🌞 Eguraldi onak eta giro zoragarriak komunitatean gozatzeko eta elkarrekin egoteko aukera paregabea eskaini digute, naturaz...Sakondu
Gaur, 3 urtekoek esperientzia ahaztezina bizi izan dute Lauaxetako baserri eskolan, Laia Lab instalazioan. Bisitan, eguneroko zerbaiten jatorria bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute: esnearena! Eta nola ikasi hobeto, zentzumen guztiak erabiliz ez bada? Jardueran zehar, haurrek ikusi dute nola jezten diren ahuntzak eta ulertu dute nola bihurtzen den elikagai natural hau gure mahaietara iristen...Sakondu
Gaur, Laia Gunean, 3 urteko txikiek esperientzia benetan magikoa bizi izan dute. Bizilagun berri eta maitagarri bat ezagutzeko aukera izan dute: antxume txiki bat! Topaketa honi esker, txikiek bizitzaren zikloa ikasi dute, animaliak nola familia handitzen duten eta naturaren oreka miragarriaren parte den prozesu hau deskubrituz. Jarduera hau askoz gehiago izan da liluraz betetako momentu...Sakondu
🌱✨ Gaur Laia Gunea Lab-en espazio oso berezi bat inauguratu dugu: Ongi etorri Orrantia Enea! Irrikaz aurkezten dizuegu gure etxola berria, Lauaxetako baratze ekologikoa zaintzeko beharrezkoak diren lantresna eta tresna guztien etxe berria izango dena. Baina espazio hau ez da soilik funtzionala; Orrantia Enea izenak baratze ekologikoaren zaintzarekin zerikusi handia duen esanahi berezia dauka: pertsona...Sakondu