Lauaxeta familiek osatutako kooperatiba da, eta horrek esan nahi du, guraso bezala, egunerokotasunean eta arlo akademikoan ez ezik, ikastolaren kudeaketan ere parte hartzeko aukera dugula. Azken finean, familiek osatzen dute ikastolaren jabetza. Hori horrela, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatu genuen, gai-zerrendan aurreikusitako puntuak aztertuz eta Lauaxetaren etorkizunari begirako erabakiak hartuz. Guraso...Sakondu
Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da. Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan...Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu gurekin, “Subcampeón” liburuaren egileak, gure ikasleekin osasun mentalaz hitz egiteko. Autobiografia barregarri, gordin eta zintzo bat da, komediaren eta angustia emozionalaren artean nabigatzen duena. “Subcampeón” Zuhaitz Gurrutxagaren historia kontatzen du: 19 urterekin, Real Sociedad taldearekin Lehen Mailan debuta egiteko ametsa bete zuen. Hala ere, futbolaren...Sakondu
Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako txikien familien artean mindfulnessa eta mugimendu kontzientea lantzeko online prestakuntza bat egin dugu. 🌱 Aukera paregabea izan da gure emozioak eta gure seme-alaben emozioak hobeto ulertu eta horien kontzientzia hartzeko. Emozioak identifikatu eta erregulatzeko gaitasuna ezinbestekoa da haurren ongizate emozionala eta garapen osasuntsua bermatzeko. Gorputza, mugimendua eta arnasketa oinarri hartuta, teknika...Sakondu
Pasa den apirilaren 22an, arratsalde berezi bat izan genuen gure familiekin. Ipuin kontalari bat, Rosalinda Incardona-ren erakusketa, merienda goxo bat eta eskolako baratzaren produktuen mini-merkatu artean, Lauaxeta Ikastola ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Gainera, familiak KulturLab eta liburutegi espazio berriak ezagutzen aritu ziren haien seme-alaben eskutik, sormen eta irudimen betetako txokoak. 📚✨ Ez bazinen etorri,...Sakondu
Arratsaldetan, klasearen ondoren, Lauaxeta Ikastolara hurbiltzen bazarete, hemen bertan gelditu eta zuen seme-alabekin jolasean jarraitzeko aukera izango duzuela gogorarazi nahi dizuegu familia guztiei. Espazio hauek gu guztionak dira eta hori dela eta deitu genion gure parke estaliari “Zure Herrixka”. 🌟 Espazio hau bereziki Haurrentzako eta Lehen Hezkuntzako familientzat pentsatua dago, eta badakigu oso erabilgarria, funtzionala...Sakondu
Datorren azaroak 22, ostiralean, 2 eta 5 urte bitarteko familien gonbita egiten dizuegu Lauaxeta Ikastolara arratsalde berezi bat igarotzera. 🌱✨ Aukera paregabea da gure ikastola gertutik ezagutzeko, eta bereziki txikientzako txoko magikoen batzuk deskubritzeko! 🔹 Non dago Petter Rabbit? – Haurrei imajinazioa eta magia piztuko dizkien ipuin kontaldia. 📚✨ 🔹 Rosalinda Incardona ilustratzaileen erakusketa –...Sakondu
Ezin dugu gure haurrengan handitasuna piztu geure handitasuna lantzen ez badugu. Seme-alabak eta ikasleak, gure ispilu eta maisu dira, garapen bidean guk geuk ditugun zailtasunetan. Nola eskatu guk egiten ez duguna? Garrantzitsua da geure garapenean lan egitea, geure mugak gainditzen, eurenak gainditzen laguntzeko. Eta horrela, bidean biak garatzen gara. Irakastea, bi aldiz ikastea da. Egin...Sakondu
Datorren urriaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, “Azken galdera amari” ipuin musikalarekin esperientzia berezi eta hunkigarria biziko da. Familiei eta haurrei zuzendutako doako ekitaldi hau euskaraz egingo da, eta haurrei heriotza bezalako gai konplexu batera hurbiltzeko modu sentibera eta sortzailea izango dela agintzen du. Musikaren, hitzen eta artearen bidez, hausnarketarako espazio bat sortzea du helburu ikuskizun...Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...Sakondu