🌍 Aste honetan Bilbon ospatu den Hezkuntza Ebaluazioari buruzko Nazioarteko Kongresuan parte hartzeko aukera izan dugu. Topaketa honek hezkuntza arloko milaka profesional bildu ditu, ikasleen ikaskuntza nola hobetu aztertzeko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko. Bertan, ikerketa, ikastetxeen esperientziak eta hezkuntza politikaren ikuspegiak partekatu dira, ebaluazioa hezkuntza hobe, bidezkoago eta kalitatezko baten zerbitzura jarriz. Guretzat oso aberasgarria...Sakondu
🔬✨ Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastolako ikasleek parte hartu dute Amorebieta-Etxanon antolatutako ekimenean, zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko. Jardunaldiaren helburua inguruko emakume zientzialari eta teknologoen ekarpena azpimarratzea izan da, haien esperientziak ikasleengana eta herritarrengana hurbilduz. Lauaxetako ikasleek ahotsa eta presentzia eman diete...Sakondu
🏫 🤝Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan atsegin handiz jaso dugu Obradoiro ikastetxearen bisita. Bisitaren helburua gure hezkuntza-proiektua eta ikastolan garatzen dugun hezkuntza-eredua gertutik ezagutzea izan da. Bisitan zehar, Obradoiro ikastetxeko ordezkariek Lauaxeta Ikastolan lantzen ditugun metodologia aktiboak, ikasleen laguntza- eta zaintza-eredua, eta berrikuntza pedagogikoari ematen diogun garrantzia ezagutzeko aukera izan dute, ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko oinarri gisa....Sakondu
🇨🇱 Egun hauetan Txiletik etorritako ordezkaritza baten bisita jaso dugu gure ikastetxean 🇨🇱. Bisitaren helburua gure hezkuntza-proiektua gertutik ezagutzea eta esperientziak partekatzea izan da. Egonaldian zehar, ordezkaritzako kideek instalazioak bisitatu dituzte, zuzendaritza eta irakasleekin elkartu dira, eta gure eguneroko jarduna eta metodologia desberdinak ezagutzeko aukera izan dute 📚✨. Eskerrik asko egindako bisitagatik eta erakutsitako interesagatik. Horrelako...Sakondu
🏆 Lauaxeta Ikastolak Euskadiko Alfabetatze Mediatiko eta Informazionaleko 2025eko Saria jaso du, Cadena SER Euskadik sustatua. Aitortza honek ikastolaren konpromisoa azpimarratzen du: ikasleak informazioa modu kritiko, arduratsu eta seguruan ulertzeko eta kudeatzeko prestatzea, gero eta konplexuagoa den ingurune digitalean. Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jiménez ere saritua izan dela; eta...Sakondu
🤝 Gaur, azaroaren 20an, Bilbon ospatzen ari den Koopapeka: Gazte Kooperatibisten Lehen Topaketa ekitaldian parte hartzen ari gara. Topaketa hau Konfekoop eta Kooperatiben Kontseiluak antolatu dute, gazteak eta kooperatibismoa elkartzeko helburuarekin. Lauaxeta Ikastolatik gure ikuspegia partekatzera eta beste esperientzia batzuetatik ikastera etorri gara, kooperatibismoak gure hezkuntza-proiektuan duen garrantzia sendotzen jarraitzeko.Horrez gain, gure irakaslea den Miren Munitis...Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Madrilen Estatuko Hezkuntza Kooperatiben Federazioak (UECOE) antolaturiko ODS eta Agenda 2030 Sari Nagusia irabazi du eta jaso gaur bertan. Izan ere, azken urteetan ikastolan garatu ditugun ODS eta Agenda 2030arekin lotutako ekimenen memoria aurkeztu genuen. Memoria honetan gure kudeaketa, gelako proiektuak eta eguneroko praktika jasangarriak jaso genituen, hala nola: Plaka solar berrien instalazioa,...Sakondu
Joan den asteburuan, Lauaxeta Ikastolak WOP Challengean parte hartu du, Bizkaiko paisaia esanguratsuenak zeharkatzen dituen taldekako lasterketa zirraragarrian. Irteera eta helmuga Bilbon izanik, gure taldeak Bizkaian ibili dira, balio handiko ingurune naturaletatik pasatuz, esperientzia paregabeaz gozatuz eta esperientzian ikastola bakarra izanez. WOP Challengearen gakoa estrategia eta talde-lana dira, Lauaxeta Ikastolatik egunero sustatzen ditugun balioak. Koordinazioa...Sakondu
Ikastetxe kooperatiboak protagonista izan dira ikasturte hasieran, Onda Vascako @Konektan aurkeztutako erronkei eta aukerei buruzko eztabaida batean, Ewa Murillo eta Ibon Etxebarriarekin. Onda Vascaren gonbidapenari erantzunez, Lauaxeta han izan zan, Arezteta Ikastolako eta Basauriko Ikastetxeko Itxaso Ugarte eta Ana Cristobalekin partekatuz mahaia, ikastetxe kooperatiboen erronka nagusiei buruz hausnartzeko eta aurre egin beharreko berrikuntzak aztertzeko. Elkarrizketa...Sakondu
Gaur UECOE Espainiako Irakaskuntza Kooperatiben Batasuneko kideen bisita jaso dugu. Erakunde hau osatzen duten kooperatibak eta ikastetxeak ikastetxe iraunkorrak direlako nabarmentzen dira, hezkuntza irekia, demokratikoa eta plurala lantzeko eta praktikatzeko. Bisitan, gure ikasleek gidatu dituzte UECOEko kideak, eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko hainbat proiektu azaldu zituzten. Aurkeztu ziren proiektuen artean Laia proiektua,...Sakondu