Aurki gaitzazu

Category

Kudeaketa
🏆Pozarren jakinarazten dugu Lauaxeta Ikastola Cadena SER Euskadik eta Radio Bilbaok ematen duten Alfabetizazio Mediatiko eta Informazionaleko (AMI) 2025eko Sariaz aitortu dutela. Epaimahaia, Cadena SER Euskadi, Gaptain eta UNEtxeako kideez osotuta egon da. Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jiménez ere saritua izan dela;  eta horrek bereziki hunkigarri egiten du...
Sakondu
 🌍✨Asteburuan RCE Basque Country-Navarre sarearen urteko Asanbladan parte hartu dugu, Albaolan (Pasaia) ospatu dena, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen leku berezian. Lauaxeta Ikastola sare honen kide sortzailea da, UNESCOk aitortutako ekimena, eta helburua da Garapen Jasangarrirako Hezkuntza sustatzea eta Agenda 2030eko balioak gure ingurura hurbiltzea.RCE sareak ikastetxeak, unibertsitateak, GKEak, erakunde publikoak eta gizarte-eragileak biltzen ditu,...
Sakondu
 🤝✨ Atzo, Lauaxeta Ikastolan, Donostiako St. Patrick’s School-eko zuzendaritza eta profesionalen bisita jaso genuen, Nazioarteko Batxilergoa (IB) ezartzeko egiten ari garen ibilbidea ezagutzeko interesa agertu baitute. Topaketa aberasgarria izan zen: gure esperientzia, orain arte egindako pausoak eta hezkuntza-ikuspegia partekatu ditugu. Izan ere, gure helburua ez da IB zentro bilakatzea soilik, baizik eta bidean laguntzea, elkarrekin...
Sakondu
🤝 Gaur, azaroaren 20an, Bilbon ospatzen ari den Koopapeka: Gazte Kooperatibisten Lehen Topaketa ekitaldian  parte hartzen ari gara. Topaketa hau Konfekoop eta Kooperatiben Kontseiluak antolatu dute, gazteak eta kooperatibismoa elkartzeko helburuarekin. Lauaxeta Ikastolatik gure ikuspegia partekatzera eta beste esperientzia batzuetatik ikastera etorri gara, kooperatibismoak gure hezkuntza-proiektuan duen garrantzia sendotzen jarraitzeko.Horrez gain, gure irakaslea den Miren Munitis...
Sakondu
🍽️ Gaur, Batxilergoko 2. mailako ikasleek jantoki-sistema berri bat probatzeko aukera izan dute: bi lehenengo eta bi bigarren plateren artean aukeratu ahal izan dute, eta bazkalostean kafe bat hartzeko aukera ere bai. ☕ Plateren aukeraketa hutsetik harago, esperientzia honek erabaki arduratsuen inguruan hausnartzeko aukera eskaintzen die, osasuna eta gustu pertsonalak uztartuz. Helburua da autonomia eta...
Sakondu
Lauaxetan naturaz, lasaitasunaz eta elkarbanatzeko espazioez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu. Horregatik, zure eskura jartzen dugu Hostel Lauaxeta, toki atsegina eta gertukoa, familiak, kirol-taldeak edo beste talde batzuk elkartu eta esperientzia bereziak bizitzeko, egonaldi labur zein luzeetarako. Zer eskaintzen du?• 🛏️ Edukiera: gehienez 32 pertsona• 👥 Erabilera: familia-topaketak, kirol-irteerak, talde-jardunaldiak, prestakuntza edo bestelako egonaldiak• 🏫 Koordinazioa:...
Sakondu
Konfekoopeko hezkuntza kooperatiben elkartetik, Lauaxeta Ikastolak parte hartu du Erbereetako hezkuntza sistema eta aniztasunari ematen zaion trataera ezagutzeko esperientzian.Bisita honen bidez, gure hezkuntza eredua beste herrialde batzuetako praktikekin alderatzeko eta ikasteko aukera izan dugu, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik aberastasuna eskaintzen duten esperientziak partekatuz. Eskerrik asko Konfekooperi aukera bikain eta aberasgarri honengatik 🌍💫  
Sakondu
🎾 Gaur Lauaxetan gure pickleball pistak inauguratu ditugu. Pickleballa tenisa, padela eta badmintonaren ezaugarriak uztartzen dituen kirola da, mundu osoan gero eta jarraitzaile gehiago dituena, dinamikoa, eskuragarria eta dibertigarria delako. Pista berriekin gure ikasleei eta hezkuntza komunitate osoari kirol aukera anitzak eskaintzen jarraitu nahi dugu, bizimodu osasuntsua sustatuz. Izan ere, kirolak gorputza indartzeaz gain, elkarlana, norberaren...
Sakondu
Lauaxetan uste dugu heztea etorkizuna eraldatzea dela. Egunero, 1.400 ikasle eta 1.000 familia baino gehiago laguntzen ditugu, eta haien bizitzetan ez ezik, gizarte osoan eragin zuzena izango duen bidea egiten dute. Lauaxetako babesle izateak askoz gehiago esan nahi du: proiektu hezitzaile, kultural, kirol, iraunkortasun edo berrikuntzazkoak babestea baino. Etorkizuneko belaunaldien aldeko apustua da, haien heziketan...
Sakondu
🤝 Lauaxeta Ikastolan argi daukagu: gure ateak zabaltzea da komunitate bezala hazteko bidea. Horregatik, ez dugu soilik hezkuntzaren aldetik egiten, baizik eta kirolaren bidez ere bai. 20.350 m² instalazio zabal eta 6.000 m² estalita ditugu, moderno eta irisgarriak, guztion gozamenerako pentsatuak. Eta ez gure ikasle eta familientzat bakarrik: edonork, talde edo kirol-elkarteek ere erreserbaren bidez erabil...
Sakondu
1 2 3 4 10