Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Joandako ostiralean bazkideen Asanblada Orokorra ospatu genuen, gai ordenean zerrendatutako aspektu guztiak landu eta onartu ondoren: 2020-12-18an izan zan Batzarreko Aktaren onarpenaren txostenaren berri Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legera egokitzeko, estatutu sozialenaldaketaren aurkezpena eta onarpena 2020/2021 ikasturteko Ustiapen Kontuaren eta Kontu-Garbiketearen onarpena, 2021-08-31ra 2021/22 ikasturterako Aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena Kooperatibara sartzeko ekarpenaren eta Inskripzioaren...Sakondu
Joandako astean, Hezkuntza lege berriaren hausnarketa prozesuan, gure ikuspuntua ematen egon ginen Eusko Legebiltzarrean. Ezagutzak eta esperientziak partekatuz, Euskal Hezkuntza sistemaren hobekuntzarako helburuan.Sakondu
Joan den ostiralean, abenduaren 10ean, Lauaxeta Ikastolak eta IED Kunsthal Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Lauaxetako ikasleei prestakuntza eta etorkizuneko alternatibak eskaintzeko eta diseinuaren kultura bultzatzeko. IED Kunsthal Bilbao Euskal Autonomia Erkidegoko Diseinu Pribatuko Goi Mailako Zentro bakarra da. Sinatutako hitzarmenak ondoko lankidetza-ildo nagusiak ditu: IED Kunsthalek diseinuaren arloan beren etorkizuna ikusarazten eta beste proiektu akademiko...Sakondu
Apurka-apurka normaltasunerantz goaz, eta, honen erakusgarri, lagun batzuekaz harremana bererskuratzea eta espazio gehiago erabiltzeko aukera. Gaur, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleek pozik hartu dabe aldaketa, eta ez da gutxiagorako.Sakondu
Beharrezkoak diran segurtasun neurri guztiak hartuta eta egoera barri honeri egokituta, baina distantziak urrunduko ez gaituela sinestuz, prest gaituzue 2020-2021 ikasturtea hasteko. Ondo etorriak izan!Sakondu
Garapen Iraunkorra da gure lan-eremuetako bat. Kudeaketan ez ezik, hezkuntzaren eremuan ere bai, honen bitartez gaur egungo eta etorkizuneko gizartean eragiten bait dogu. Orain arte egindako lanaz haratago, orain BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte gara, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko 83 erakundez osatutako sarea. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren, detaile gehiago daukazu.Sakondu