José Marí Villa 24 urteko galdakoztarrak 5. postua lortu du 13.000 ikasleren arteko BAME proban, Estatu mailan. Oraindik ez daki zein adarretan espezializatu, baina bere notekin ate guztiak irekita izango ditu. Ez da harritzen gaituen zerbait, Lauaxetan, bere oroitzapen bera dugu. Zorionak Jose Mari eta aurrera! Hona hemen zenbait hedabidetan argitaratutako albistea: El Correo BinkeSakondu
Norberaren ideiak adierazteko gaitasuna garrantzi handiko konpetentzia da, gure ikasleen etorkizun profesionala edozein arlotan garatzen dala ere. Beren ideiak adierazteaz gain, beren hitzen bidez besteak hunkitzea lortzen badute, lorpena handiagoa da. Jon Lorenzo eta Eider Aburto Zornotzako SACZ literatur lehiaketan sarituak izan dira. Jon Lorenzok, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, lehenengo saria lortu du nagusien kategorian,...Sakondu
Ikasturte hasiera. Kideekaz alkartzea, ilusioa, urduritasuna, nagiak, tristura… Normala da. Helduetan ere ez al da horrela?Hona hemen ETBko Gaur Egunean eta guk geuk ere jasotako irudi batzuk. Ikasturte barri ona izan dagizula!Sakondu
Nondik nora joango da ikasturte barri hau segurtasun protokoloak direla eta? ETBk gugaz egon nahi izan dau eta hona hemen laburbildutakoa. Informazio gehiago eta sakonagoa, familie bialdutako segurtasun protokoloan aurkituko dozue.Sakondu
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea. Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait,...Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen. Joan dan asteburuan Teleberrin eta Gaur Egunen argitaratutako albistera sartzeko, honako esteka honeek itziko deutsuguz. Gure...Sakondu