Aurki gaitzazu

Category

Oharrak
🌿 ☕💛 Partiduen artean, animatu aurretik, edota amaitu ondoren, haiek ere indarberritzeko, Zure txokoa-ra, ikastolako kafetegira etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Laia Gunean dago, aparkaleku berritik oso gertu eta eskola-baserriaren ondoan, gure animaliak bizi diren eta baratza hazten den lekuan 🌱🐰🐓. Toki atsegina da indarrak berreskuratzeko, berriketan aritzeko eta kafe bat, patata-tortillaren pintxo bat, salda...
Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.
Sakondu
Udako oporrak atseden hartzeko eta urtean zehar egiteko aukerarik izaten ez ditugun plan eta jarduerez gozatzeko balio izan dizuela espero dugu. Bihotzez, ongietorri ikasturte berrira. 2025-2026 ikasturtea ilusioz, erronkez eta proiektuz beteta dator. Irailero bezala, lehenengo egunak emozioz beterik datoz: ikaskideekin berriz elkartzearen poza, oporren amaieraren nostalgia eta helburu berriekin hasteko gogoa. Lehen aldiz Lauaxetara...
Sakondu
Osakidetzak DBHko 3. mailako ikasleei emandako sentsibilizazio-hitzaldiaren ondoren, non odol-ematearen garrantziaz hausnartu zuten, erronka bat proposatu zitzaien: familiei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatzea. 💬❤️ Eta horixe egin dute. Emaitza gisa, datorren ekainaren 7an, Ikastolako Jaiaren 🎉 baitan, odol-emateko autobus bat 🚌 izango dugu ikastolan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte 🕑 egongo da bertan, 18 urtetik gorako...
Sakondu
Ikastolako Kultur Labetik, literatura eta arte eszenikoak sustatzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu. Oraingoan, aukera berezi bat dakarkizuegu: Arriaga Antzokiak prezio berezia eskaintzen digu, 8 euroren truke, Kristalezko Zooa euskaraz ikusteko martxoaren 22an, 19:00etan. Antzerkiaren altxor bat euskaraz Dramaturgia unibertsaleko klasiko hau, Tennessee Williams estatubatuar idazlearen obra ospetsua, Arriaga Antzokiaren ekoizpen berrian taularatuko da. Natalia Méndezen egokitzapen...
Sakondu
Joan den astean blog honetan post bat idatzi genuen Lauaxetan egunerokoan lan egiten dugunok zuei aurkezteko eta zuen seme-alaben egunerokotasuna osatzen dugunok gertutik ezagutzeko. Gaur gure arteko pertsona baten heriotzaren berri tristea partekatzeko idazten dugu: Jabi Lopezena. Langile nekaezina eta 40 urte baino gehiagoz Lauaxetan lanean ekin duena, bere zigilua eta aztarna utzi ditu, ez...
Sakondu
Ikasturtearen amaierara hurbiltzen ari gara eta berarekin batera ikastolako jaia dator. Jarduera asko prestatu ditugu ondo pasa dezazuen, eta pentsatu dugu ideia ona izango litzatekeela kokapenaren, tipologiaren eta ordutegiaren arabera jasotzea, hobeto antola zaitezten eta zuen intereseko guztiaz goza dezazuen. Datorren ekainaren 8an, larunbata, izango duzu: pintakarak, puzgarriak, dantza tailerrak, eskulanak, animaliak zaintzekoak, maketa erakustaldiak,...
Sakondu
Oraindik ez dugu ikasturte hau amaitu eta hurrengoan pentsatzen ari gara! Gutxi falta bada ere, oraindik egun batzuk falta dira ikasturtea amaitzeko eta merezitako atsedena irabazteko ahalik eta lan gehien egiteko. Hala ere, badakigu gure ardurak eta kezkak, aita eta ama bezala, ikasturte honetatik harago doazela eta hurrengo ikasturteko egutegia ezagutzea baliagarria izan daiteke antolatzeko....
Sakondu
Bihar, Athleticen lorpena ospatzen den egun berezi honetan, hedabideek ikastolek egunari nola aurre egiten dioten jakin nahi izan dute eta horretarako Lauaxetarengana hurbildu ziren atzo. Zentzu horretan, gure lehentasunak lana, hezkuntza-zerbitzua eta segurtasuna dira: – Familiei eta ikasleei zor diegun hezkuntza-zerbitzua: hori horrela izanik, biharko eguna eskola-eguna da guretzat, eskola eta eskolaz kanpoko eskolei eutsiz,...
Sakondu
Gabonak ez dira gutxi jateko garaia… baina agian ez dira ondo jatearen adibiderik onena. Arrazoi gehiagorekin, ondo jan eta elikatzea dagokigu, esku artean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko. Sarrera labur honekin, hurrengo hiruhilekoko menurako esteka utziko dizuegu. Ondo jan eta ondo izan!
Sakondu
1 2 3