Category

Proiektuak
Lauaxetako Funghi Thinking proiektua estatu mailan hautatu dute Hezkuntza Berriztatzeko sarietarako hautagai. Ekonomia zirkularreko proiektu honetan, ikasleek perretxikoak lortzen dituzte kafe birziklatutik abiatuta, eta adin eta etapa askotako ikasleak inplikatzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora eta hainbat ezagutza-eremutara, matematikatik biologiara. Aurten ere, irakaskuntzako jardunbide egokiak izango dira protagonista IFEMA MADRIDek HEZKUNTZA 3.0 erakundearekin elkarlanean antolatzen duen...
Sakondu
Eta artea fisikarekin? Hainbat diziplinatatik ikastea aberasgarria izan daiteke, eta balio erantsia ematen dio ikasi nahi dugunari. Are gehiago kontuan hartzen badugu gutako bakoitza askotarikoa garela eta modu ezberdinean ikasten dugula. Fisikako Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat saio egin dituzte Saioa Olmo artistarekin eta Marcos Pellejero eta Sergio Contreras fisikariekin. Hori guztia grabitazio-eremuaren ikaskuntzan sakontzeko...
Sakondu
Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasleak ikasi eta aberastu daitezke, ez bakarrik beren esperientzietatik edo irakasleek adierazitakotik, baita beste pertsona batzuen bizipenetatik eta esperientziatik ere. Horrela, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, gizarte-eragile ugari hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen...
Sakondu
Ereiten duenak, ereitako horren uzta jasotzen du. Lehenengo babarrunak jaso eta aletu dituzten Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei ala gertatu zaie. Hori bai, uda honetako lehortearen eta beroaren ondorioz, uzta ez da horren oparoa. Izan ere, batzuetan, gure ahaleginetik eta dedikaziotik harago, gure kontroletik kanpo dauden kanpoko zirkunstantziak ere gerta daitezke, gure lanaren emaitzei eragiten...
Sakondu
Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, zine-foruma, kosmetika, eskulanak, ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait desberdina eginez eta haientzat...
Sakondu
Helburu horrekin, Leartibai Fundazioak Talentatu jardunaldiak antolatu ditu, STEAM gaiak sustatuz (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics). Bertan izan ziren Lauaxetaren DBHko 4. mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean Batxilergo zientifikoa egitea erabaki dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Sakondu
Liburu-apalategi bat norena den jakiteko gai izango zinateke, bere argazkia ikusita bakarrik? Erronka hori planteatu diegu DBHko 3. eta 4. mailako eta baita Bagtxilergoko ikasleei, liburuaren eguna dela eta. “Teacher shelfie” jarduerarekin, selfie berezi samar bat dute oraingo honetan, irakasleen liburu-apalategiarena hain zuzen ere. Asmatuko ote zeinena?    
Sakondu
Ikasgelan egun batzuk eman ondoren, ikasle txikienek Lauaxetako urmaelera itzuli dituzte zapaburuak eta igelak. Izan ere, ikasgelan edukitzea asko gustatzen bazaie ere, beren etxea beste bat dela ulertzen dute. Ikusi nahi duzu nola agurtzen dituzten? Bai, txikienek “etxea” izten dutela ikustea hunkigarria da…  
Sakondu
Aurten ere, Lauaxetako ikasleek Unesmun ekimenean parte hartu dute. Unesmunek Nazio Batuen Eredua erreplikatzen du eta UNESCO Eskolen Sarearen barne antolatzen da. Harvardeko Unibertsitatean jatorria duen hezkuntza-proiektu honek, UNESCOren printzipioen arabera, gazteen artean elkarrizketarako hezkuntza sustatzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza eta akordioak eztabaidaren bidez lortzea bezalako balioak sustatzen ditu, bakerako kultura bat garatuz, mundu...
Sakondu
Aste honetan, berriro ekin diogu STEAM egunari Lauaxetan, berrikuntza batekin, Batxilergotik eta DBHtik harago, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat ere zabaldu dugu. STEAM ikuspegi integratzailea da, ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikan duten interesa sustatzen duena, trebetasun garrantzitsu ugari garatzen dituen heinean. Bi egunetan, martxoaren 30ean eta 31n, tailerrak, erakusketak, ikasleen beraien...
Sakondu
1 3 4 5 6 7 9