Jon Ortega Lauaxetako batxilergoko ikasleak, Euskadiko Ekonomia Olinpiadatako 1. saria jaso ondoren, bere esker oneko hitzak eskaini ebazan atzokoan EHUko Ekonomia fakultatean.Zorionak Jon eta aurrera!Sakondu
Lauaxetako irakasle batek Junior Achievment Fundazioaren urteko irakasle ekintzailearen saria lortu dau! Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Lauaxeta Ikastolako LEBBD programari esker, partehartzaileek, lan munduan gehien eskatzen diren enpresa eta hizkuntza konpetentziak landu eta akreditatzea lortzen dabe. Programa honen inguruan informazio gehiago, ondoko loturan klikatuz aurkitu daikezu. Joandako egunean Jon Ortega, Unai Carrera, Jone Escribano, Xabier Landa, Iñigo Gonzalez, Xabier Rekalde, Jon Elorrieta, Izaro Parra eta Liher Freiren txanda izan zan diploma...Sakondu
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea ospatu barri da eta taldeko saria, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua bertako ordezkaritzan izan diran 3 ikaslek eskuratu dabe. Euren artean Lauaxetako ikasle dogun Jon Ortega. Hori bai hori kurtsoari amaiera ona emotea!Sakondu
SleepTile-k, Lauaxetako lau gazteren proposamen originalak, proiektu onenaren saria lortu dau Junior Achievement fundazioaren Minienpresen Estatu mailako XV. Lehiaketan! Gehiago ezagutu nahi? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?Sakondu
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. Arrazakeriaren inguruan hausnarketa...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuk, sarituak izan dira etorkizuneko herri/ hiriaren proposamen lehiaketa batean. Deusto Citiesek Making CITIES 2030 antolatu eta sustatzen dau, BBVAgaz lankidetzan, Hiriaren Garapen Iraunkorra eta Agenda 2030en edukiak zabaltzea helburu dauan ekimena. Parte hartzaileen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Segi irakurtzen. Leire Ruigomez, Paula Aldazabal, June Zubiete eta Mikel Caballerok beren etorkizuneko herriaren proiektua...Sakondu
Fair Saturday Fundazioaren “Pentsatzeko ipuinak” ekimena haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat da, sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira! Segi irakurtzen. Aurten, Fair Saturday fundazioaren Pentsatzeko ipuinak ekimenaren gaia arrazakeria izan da, pertsonen jatorri kulturalagatik gerta daitekezan diskriminazio-jokabideak prebenitu eta geldiaraziko dabezan hausnarketa indibidual eta...Sakondu
EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago. Jarraitu irakurtzen. Sakondu