Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Lauaxeta Ikastola, gizarte eraldaketan erreferentziazko eredu hautatua

EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

Jarraitu irakurtzen.

Lau erakunde izan dira Bizkaian hautatutakoak, Somorrostroko Heziketa Zentroa, Zorrotzako Fray Juan ikastetxea eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxea, Lauaxeta Ikastolaz gain. Eurekaz batera, Gipuzkoako beste 4 erakunde eta Arabako beste bat.

Iaz UNESCOk ITSASARGI ikastetxe bezala izendatu eban Lauaxeta Ikastola, Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde egindako lanagatik eta honeek, hezkuntza eduki eta proiektuetan txertatzeagatik. Hori dala eta, joandako irailak 24ean, Lauaxeta Ikastolako ordezkaritza bat Nazio Batuetan izan zan, Giza Eskubideen Kontseiluan izateaz gain, hezkuntza eskubideen inguruko formazioa jaso eta beste erakundeeekaz esperientziak partekatzeko aukera izan eben.

Aintzatespen hau, azken urteetan egindako lanaren ondorioa da, 80-90 hamarkadan Ekoeskola sortu genduanetik eta gaur egunean garatzen doguzan proiektuetaraino. Esperientzia honek, ildo beretik lanean jarduteko indarbarritzen gaitu, gizartea, ikaslegoa eta familienganako konpromesua mantenduz.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu