Gaur Osakidetzako profesionalen bisita jaso dugu gure ikastolan. Hainbat saio egingo dituzte DBHko 3. mailako ikasleekin, odol-ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Proiektu komunitarioa ikasgaiaren baitan izan da. Adin txikikoak diren arren, funtsezkoa da kontzientzia hori lehenbailehen sortzea, heldu direnean odol emaile bihurtzeko prest egon daitezen. Gainera, ekainean ospatuko dugun ikastolako jaian, odola emateko unitate mugikor bat etorriko...Sakondu
Atzo, Lauaxeta Ikastolan, hitzez, irudimenez eta emozioz beteriko jardunaldia bizi izan genuen, Liburuaren Astea ospatzeko. Eguna Bibiñeren ipuin-kontalariarekin hasi zan, eta txikienak liluratu zituen magia eta balorez betetako istorioekin. Ondoren, ikasleek aukera izan zuten Jasone Osoro idazlearekin topaketa literario batean parte hartzeko, non bere lanen atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko eta euren zalantzak partekatzeko aukera...Sakondu
Aste honetan, 1. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute Kontsumobide-ren eskutik hausnarketa saio batean parte hartzeko. Kontsumobide Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Institutuaren erakundea da. Bere helburua da herritarrak kontsumo arduratsu, kritiko eta osasuntsu baterako heztea, eta eskubideak eta betebeharrak ezagutzera ematea. Bere jardueretan, ikastetxeetan eskaintzen dituen hitzaldiak eta tailerrak nabarmentzen dira, gazteen artean kontzientzia sustatzeko. Oraingoan,...Sakondu
Aurtengo Aste Santuko oporretan, gazte askok Lauaxeta Ikastolatik eta etxetik urrundu ziren atseden hartzeko. Beste batzuek, ordea, beren inguruan geratzea eta bizipen bereziak bizitzea erabaki zuten. Horien artean daude Señeak Bizkaia Rock Kanpusa eta futboleko kanpusa Lauaxetan ospatu zituzten parte-hartzaileak. Apirilaren 21etik 26ra, 23 gazte talentudun bizkaitar —14 eta 17 urte bitartekoak— musikan murgiltzea aukeratu...Sakondu
Ahaleginaren ondoren… merezitako atsedena! 🌿 Ikasturteko bigarren zatian proiektuak, esperientziak, emozioak, lan partekatua eta konpromiso handia izan dira protagonista. 🎒📚💡 Orain, Aste Santuko oporrak iristear daude, eta momentua da geldialdia egiteko, arnasa hartzeko eta indarrak berriz hartzeko. 🌬️✨ Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei, euren ahalegin eta jarreragatik; familiei, betiko babesa eta lankidetza eskainitzeagatik; eta...Sakondu
Lauaxetan, liburuak eta literaturaren inguruko esperientziak ardatz dituen astea bizi izan dugu. Irakurtzea ez da bakarrik jakiteko; emozionatzeko, konektatzeko eta mundua ulertzeko modua ere bada. Horregatik, KulturLab espazioaren bidez jarduera ugariz osatu dugu astea, adin guztietako ikasleek hitzaren magia esperimentatu dezaten. 📖✨ 🤲 Azoka solidarioa: liburu batek mundua aldatu dezake Aste honetan, bigarren eskuko liburuen...Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasleek esperientzia sakon eta esanguratsu batean parte hartu dute Gogora Fundazioari esker. Gogora Fundazioa Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura da, eta memoria historikoa gordetzea, bizikidetza demokratikoa sustatzea eta giza eskubideekiko errespetua bultzatzea ditu helburu, bereziki gazteen artean. Oraingoan, Gogorak BECen (Barakaldo) antolatu du ekitaldia, “Herenegun” programaren barruan. Izena bera sinbolikoa...Sakondu
Atzo, apirilaren 8an, gure 1. Batxilergoko ikasleek ahaztezina izango den esperientzia bizi izan zuten. Berlin Schadow-Gymnasium institutuko ikasleekin egiten dugun truke-programaren baitan, espazio oso berezia partekatu zuten gure historiako pasarte tragikoenetako baten lekukoekin: 1937ko Gernikako bonbardaketa 💬🔥 Gernika Gogoratuz elkartearen lankidetzari esker, gazteek testigantza zuzenak entzuteko aukera izan zuten, eta hausnartu ahal izan zuten gertaera...Sakondu
Aurten, Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako ikasleak bidaia zoragarri batean murgildu dira: kubismoa ezagutu dute adierazpen artistiko eta filosofiko modura. Eta hori guztia jolastuz, jakin-minetik abiatuta eta sortzeko gogoz egin dute. Hasi ziren folio zuri batekin eta galdera batekin: Zergatik ez dugu mundua hainbat ikuspegitatik begiratzen aldi berean? Horrela hasi ziren kubismoaren hizkuntza esploratzen, eta...Sakondu