Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....Sakondu
Legeria gizartearen errealitatearen atzetik doa, batzuetan legeek ezin baitituzte aurreikusi etorkizunean gizartean gertatuko diren aldaketak. Horixe gertatzen da adimen artifizialarekin. Horri buruzko erregulazioen zain, eta horien aurretik eta ondoren ere, garrantzitsua da tresna berri hori ondo erabiltzea. Gu, heldu eta hezitzaile garen aldetik, irakasle edo guraso garen heinean, adingabeeie etikaren garrantziaz eta teknologia berri hori...Sakondu
Pixkanaka-pixkanaka, ikastolako lehen astea igaro da, eta egunak aurrera joan ahala denok erritmo eta ordutegi berrietara egokitzen ari gara. Horren erakusgarri, txikienen irudiren bat uzten dizuegu, bazkalordua eta siesta momentukoa. Asteburu on guztioi! Sakondu
Ikasturte honetan ikasle txikienek gela berriak estreinatu eta gozatu ahal izan dituzte. Egindako obren barne, espazioak HHko proiektu pedagogikora egokitu ditugu, ingurune eroso eta gardenagoa lortuz eta gelak Ikaspark jolasteko guneagaz zuzen-zuzenean lotuz. Obra hauek Lauaxeta Campus planaren barne garatu ditugu eta aipatutakoez gain, ondokoak ere garatu dira: Idazkaritzako eta harrerako sarrera berriztapena Eguzki-plaka berriak...Sakondu
Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Espainiako IV. Gazte Olinpiada Zientifikoa (OCJE) Nazioarteko Gazte Olinpiada Zientifikoan (IJSO) estatuko ordezkariak hautatzeko olinpiadaren laugarren edizioa da. Ane Bilbao Olabarri, Ane Iglesias Miño eta Mónica Gutiérrez Sesé, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Estatuko fasera pasatzeko hautatuak izan ziren, eta Madriden ospatzen da hain zuzen ere uztailaren 3tik 6ra. Informazio gehiagoan sakondu dezakezu esteka honetan. Aurrera!Sakondu
Noa Blanco, Ane Marín eta Gadea Martínez Bostonen eta New Yorken daude, beren sariaz gozatzen: prestakuntza-bidaia bat. Atzo, hain zuzen ere, Bostongo MIT eta Harvardeko laborategia bisitatu zituzten. Bertan, STEAM proiektu oso interesgarriak ezagutu eta zientzialari desberdinekin hitz egin ahal izan zuten. Hori guztia Bartzelonako Exporecerca zientzia-azokan eta Educaixako The Challenge esperientzian egindako lan onari...Sakondu